Pediatriako Larrialdiak lekualdatzea AUO Txagorritxun

Alarma-egoerari aurre egiteko eta pediatriako biztanleen premiazko laguntza hobetzeko, AUO Txagorritxuko Pediatriako Larrialdiak 15:00etatik aurrera 1. solairura eramango dira

Sarrera AUO Txagorritxuko ate nagusitik egingo da, eta bertan harrera espezifiko bat egongo da 24 orduetan.

Era berean, haurdunaldiarekin zerikusia duten sintomak edo erditzearen fase aktiboko sintomak dituzten Larrialdietako Zerbitzura doazen emakume haurdunak AUO Txagorritxuko ate nagusitik sartuko dira, harrera espezifiko hori dagoen tokitik, eta handik erditze-eremura lagunduko zaie.