2015eko Ikerkuntza Jardunaldiak

Joaquin Duran medikuari, AUO-ko Ikerkuntza zerbitzuburua eta Bioarabako koordinatzaileari egindako elkarrizketa.

G: MESEDEZ, HITZ EGIGUZU 2015EKO AUO-KO IKERKUNTZAKO JARDUNALDIEI ETA JARDUNALDI HONETAKO BERRIKUNTZEI BURUZ.

E: Lehengo eta behin, gaia kokatu behar dugu AUO-ko testuinguruan, Arabako lehen osasun zentroa eta Euskal Osasun Sarearen hirugarrena baita. Ospitale asistentziala den eta irakaskuntza eta ikerkuntza bultzatzen dituen aldetik, arlo guztietan bikaina nahi du izan. Beraz, ikerkuntza da AUO-ko oinarrizko zutabe bat eta etorkizuneko apustu garrantzitsuenetariko bat.

Ikerkuntza ospitaleko jardueraren ekintza garrantzitsu eta berezko bat den aldetik, normalizatuta eta integratuta egon behar du ospitaleko inguruan, eta osasun erakunderentzat oinarrizko produktutzat jotzen da. AUO-n egindako ikerkuntzak sortzen du egiten denaren errebisio kiritiko bat. Honek dakarrena da etengabeko hobekuntza sortzea. Azken finean, hobekuntza horiek pazienteentzat aplikagarriak dira.

Agerikoa da mundu osoan gehien eta hobeto ikertzen duten ospitaleak direla pazienteak hobeto zaintzen eta emaitza onenak lortzen dituztenak. Gaur egun, ezinezkoa da ulertzea ospitale moderno bat aurreikusi gabe arretako arloak ez ezik, irakaskuntzako gaitasuna eta bere garrantzia ere, ikerkuntzan eta berrikuntzan.

BioAraba entitate bat da, AUO-ko inguruko ikerkuntza publiko guztia jasotzen duena, eta gainera, enpresekin lankidetza sortzen duena: adibidez, Gasteizen Eduardo Anitua fundazioarekin eta Mikel Sanchez-en Kirurgia Artroskopikoaren unitatearekin, biak aitzindariak medikuntza birsortzailean, zahartzean eta ahozko inplantologian. Gainera, BioArabak Chicagoko Unibertsitateko eta Euskal Herriko Unibertsitateko proiektu batzuetan laguntzen du, eta akordioak ditu instituzioekin (Gasteizko Udala eta Arabako Foru Aldundiarekin).

AUO puntako zentroa da osasun mentaleko ikerkuntza sanitarioan, arrisku kardiobaskular eta bizitza osasuntsuan, eta gaixotasun arraroetan. Era berean, hasiberriak diren ikerkuntzako taldeak ditu, ahalbidetzen dutenak gazteak sartzea ikerkuntza prozesuetan.

BioArabako testuinguruan, AUOn egindako ikerketa guztien emaitza dira 2014an zehar mundu mailan garrantzi handiko aldizkari zientifikoetan argitaratutako 100 argitalpen baino gehiago. Halaber, 80 ikerkuntza proiektu garantzen ari dira.

G. ZEIN DA ALDERIK HANDIENA IKERKUNTZA ETA BERRIKUNTZAREN ARTEAN?

E: Biak oso lotuta daude. Berrikuntza ikerkuntzaren ondorio da eta aldrebes. Esan genezake ikerkuntzaren zeregina ezagutza sortzea dela. Horrela, osasun inguruko ezagutza zientifikoa funtsezkoa da, zientzian aurrera egiteko. Berriz, ezagutzak berak ez du onura handirik sortzen, jakituriaz aparte. Aldiz, berrikuntza datza ezagutza hori aberastasun, edo herritarrentzako erabilgarriak izan daitezkeen produktu sanitario edo lanpostu bihurtzeai. Hori guztia lortzen da zientzialari eta enpresen arteko lankidetzari esker. Azken horiei esker, ezagutza bilakatzen da botika berri bat, aparatu bat, gida kliniko bat edo herritarrei eta gizarteari onura dakarkion edozein produktu.

G: ZEINTZUK DIRA AZAROAREN 17AN HERRITARREKIN IZANGO DEN JARDUNALDIAREN BERRIKUNTZA NAGUSIAK?

E: Aurten, herritarrekiko topaketa azaroaren 17an, 18.00etan izango da, Ajuria gelan, Araba Jenerala kalean, 7. zenbakian. Bereziki, gaixotasun arraroei emango diegu arreta. Uste da 5.000 gaixotasun baino gehiago dagoela.

Haietariko batzuek paziente gutxiri eragiten diote, eta orokorrean ez dute jasotzen industriaren, komunikabideen eta gizartearen laguntza berbera, ohiko gaixotasunen aldean. Euskal Autonomia Erkidegoan arazo honek kexak sortzen dizkie osasun arduradunei. Hainbat ekintza egin eta egiten ari dira, eta komenigarria da haien berri ematea. Halaber, konponbide bila dauden zenbait elkarteri laguntzen diogu. Beste alde batetik, BioArabaren testuinguruan, AUO-k badu gaixotasun arraroak ikertzeko arlo bat, eta jardunaldietan azalduko diren proiektu batzuk burutzen ari dira.

G: ETA ZEINTZUK DIRA AZAROAREN 19AN AUO-KO PROFESIONALEKIN IZANGO DEN JARDUNALDIAREN BERRIKUNTZA NAGUSIAK?

E: Azaroaren 19an profesionalekin izango den jardunaldian AUO/BioArabaren azken urteko egoera eta etorkizuneko proiektuak azaltzeaz gain, zentroan ikerkuntzaren eta berrikuntzaren garapenari lagundu dioten AUO-ko profesionalei esker ona emateko izango da. Horrela, azken urtean burututako eta estatu eta nazioarteko mailan aurkeztu dituzten proiektuak erakutsiko dira, ospe handiko aldizkarietan argitaratuak izan direnak. Egindako ahaleginari zenbait ikerkuntza eta berrikuntzako sariekin aitortza egingo zaio.
Hain zuzen, nazioarteko eta estatuko aldizkari batean argitaratutako artikulu onenari emango zaio sari bat, eta baita hasiberria den ikertzaile onenari. Honen osagarri izango dira aurkeztutakoen artean osasun arloko berrikuntza proiektu onenaren saria eta baita arlo ez sanitarioan ere.

Goraipatzekoa da berrikuntzako sariak banatu direla pertsonal sanitarioarentzako sari bat eta beste arlo ez sanitarioarentzat. Azken arlo horri garrantzi handikoa dela deritzogu, medikuez gain, Osakidetzako beste langile batzuek ezagutza zientifiko berritzaile daukatelako. Haiek guztiek ideia berritzaileak sortzeko gaitasun handia dute, paziente eta gizartearen bizitza hobetu dezaketenak. Beraz, berrikuntza sortu dezakeen edozein langile edo taldeari laguntza eta saria eman nahi diogu.

Gainera, aurten, berrikuntza gisa ikerkuntza sustatzeko laguntzak emango dira, “denboraren bonoak” izenekoak.

Azkenik, saridun guztiek aukera izango dute beren lana eta esperientzia labur azaltzeko.

G: AZALDUKO DIGUZU ZERTAN DAUTZAN DENBORAREN BONO HORIEK?

E: Agian, komeni da azaltzea sortzearen arrazoiak. Nahiz eta AUO-ko profesionalek izan arreta maila bikain bat eta ikerkuntza sortzeko gaitasun handi bat, ikerkuntza murrizten du arretari emandako lan handiak.

Ospitale publikoetan ohikoa den lan karga asistentzial handiak oztopatzen du AUO-ko profesionalen artean ekoizpen zientifikoa sortzeko aukera. Izan ere, AUO-ko profesionalei egindako inkestek, AUO/BioArabako Plan estrategikoan islatuak izan direnek, adierazten dute denbora falta dela zailtasunik handiena, profesionalek ikerketa egin dezaten.

Arazo horri edo zati bati aurre egiteko ikerkuntza sustatzeko laguntzen I lehiaketaren deia atera dugu. “Denboraren bonoak” deitu diegu laguntza horiei, eta helburua dute ikerkuntzako emaitzak argitaratzen erraztea. Ikerkuntza sustatzeko laguntzen xedea da AUO/BioArabako profesional sanitarioei egindako ikerketa baten emaitzak azaltzea (kongresuen komunikazioak edota bukaturiko ikerketa proiektuak) artikulu zientifiko batean. Horrela, lan hori errazteko, 15 bono atera dira, bakoitza 35 ordukoa.

Ikerkuntza proiektu bat amaituta eta idatzi gabe duen edozein profesional sanitario (mediku edota erizain) aurkez daiteke deialdi honetara, geroago argitaratzeko helburuaz.

AUO/BioArabako Ikerkuntzako Batzordeak baloratu ditu eskabide guztiak, eta bere ustez inpaktu handiko aldizkari batean argitaratzeko posibilitaterik onenak dituenak aukeratuko ditu.

Bereziki, baloratuko dira ikertzaile hasiberriek kongresuetan aurkeztutako proiektuak edota komunikazioak.

G: SARIAK EMAN OSTEAN, NOLA BURUTZEN EDO ERABILTZEN DIRA BONO HORIEK?

E: Denboraren bonoak eman ostean, ikerketa taldeak aukeratu beharko du zein den bonoa erabiliko duen pertsona arduraduna. Beraz, ikerketa artikulua idaztearen arduraduna izango da.

Pertsona horrek zerbitzuko nagusiari jakinaraziko dio denboraren bonoa eman diotela. Une horretan zerbitzuburuak exekutatuko du bonoa, ikertzailearekin ados jarrita, eta zerbitzuarekin lortutako adostasunarekin.

Zerbitzuburua AUO-ko pertsonaleko Zuzendariarekin harremanetan jarriko da
aukeratua izan den pertsonaren astebeteko ordezkapena (35 ordu) egiteko, eta denbora horretan artikulua idatziko duena ez egoteko lanean.

Bonoa eman, eta sei hilabeteko epean erabili beharko da.

Azkenik, aipatzekoa da jarduera honek ahalegin handia dakarkiela inplikaturiko guztiei: artikulu zientifikoa idatzi behar duten saridunei eta beraien zerbitzuei, horien laguntzarekin ekintzaren sustatzaileak baitira.

Erlazionaturiko artxiboak: