2018ko Ate irekiko jardunaldia egoiliar berrientzat

AurkezpenaAurkezpen-bideoaEzagutu Araba ESIEspezialitateak, plazak eta ibilbideakIzena ematea eta informazioaVitoria-Gasteiz

Araba Ospitale Unibertsitarioa
Arabako Familia medikuntza eta medikuntza komunitarioa diziplina anitzeko Irakaskuntza Unitatea
Euskadiko Laneko Medikuntzako Irakaskuntza Unitatea
Arabako Osasun mentaleko Erizaintza Irakaskuntza Unitatea

Etor zaitez gu ezagutzera

Etor zaitez apirilaren 12an Araba ESI ezagutzera eta gure zentruetako egonaldiaz jakin beharreko guztia ezagutuko duzu.

Osteguna, 2018ko apirilaren 12a
Lekua: Euskaldun Berri Aretoa, Eusko Jaurlaritza (Donostia-San Sebastián kalea, 1 – Vitoria-Gasteiz)

Egitaraua:

10:00Araba ESIko Zuzendaritzaren agurra eta harrera
10:30Araba ESIn egoiliarra izatea
11:30Graduondoko irakaskuntza formakuntza sanitarioko esparruan” Miguel Gutiérrez Fraile medikuaren eskutik (Psikiatria-Katedraduna. Vitoria-Gasteizko Irakaskuntzaren Unitateko Dekanoorde koordinatzailea)
12:00Zerbitzuen bisitarako lekualdaketa
12:30Zerbitzuetara bisita
15:00Jardunaldiaren amaiera

Araba Unibertsitate Ospitalea (AUO)

Araba Unibertsitate Ospitalea (AUO), Gurutzeta eta Basurtu Unibertsitate Ospitaleekin (Bizkaia) eta Donostia Unibertsitate Ospitalearekin batera (Gipuzkoa),  Osakidetzako ospitale tertziario handienetako bat.

Bi eraikinetan banatua (Santiago eta Txagorritxu), Kanpoko Kontsulten eraikin modernoaren ondoan (2014an inauguratua), bere zerbitzua eskaintzen du 41 unitate asistentzialen bitartez:

AlergologiaNefrologia
Analisi klinikoakPneumologia
Anatomia patologikoaNeurokirurgia
Anestesia eta bizkorketaNeurofisiologia
Digestio-aparatuaNeurologia
Lehen Mailako ArretaObstetrizia eta ginekologia
KardiologiaOftalmologia
Kirurgia orokorra eta digestio-aparatukoaOnkologia medikoa
Aurpegi-masailetako kirurgiaOnkologia erradioterapikoa
Kirurgia ortopedikoa eta traumatologiaOtorrinolaringologia
Kirurgia baskularraPediatria eta arlo espezifikoak
DermatologiaPsikologia klinikoa
EndokrinologiaPsikiatria
Ospitaleko farmaziaErradiodiagnostikoa
Fisika medikoaErrehabilitazioa
Hematologia eta hemoterapiaErreumatologia
Etxez etxeko ospitaleratzeaLan-osasuna
Medikuntza intentsiboaLoaren unitatea
Barne-medikuntzaLarrialdiak
Medikuntza nuklearraUrologia
Prebentzio-medikuntza

Zerbitzu horiez gain, AUOk osasun-zentroen eta Lehen Mailako Arreta Unitateen sarearekin batera dihardu, Araba Erakunde Sanitario Integratuaren parte gisa, hiriko 15 osasun-zentrorekin eta landako lehen mailako arretako 8 unitaterekin.

Araba Erakunde Sanitario Integratua zifretan

2017. urtean AUOko arretaren zenbaki adierazgarriak:

Ohe kopurua724
Ospitaleratze kopurua40.714
Larrialdi kopurua169.095
Egonaldiaren batez besteko iraupena4,90 egun
Okupazio-indizea% 75,62
Kontsultak (lehenak)167.366
Hurrengo kontsultak525.165
Ebakuntza kirurgikoak41.389

2017. urtean Lehen Maila Arretaren zenbaki adierazgarriak:

Medikuntza orokorreko bisitak1.320.449
Pediatriako bisitak235.759
Erizaintzako bisitak493.498
EAG137.628

HUA, edificio Txagorritxu
AUO Txagorritxu

HUA, edificio Santiago
AUO Santiago

HUA, edificio de Consultas Externas
AUO Kanpoko kontsultak


Lakuabizkarra Osasun-zentroa

Espezialitateak, plazak eta prestakuntzako ibilbideak

Jarraian, Araba Unibertsitate Ospitaleak egiaztatutako espezialitateak erakutsi nahi dizkizugu, 2018 urterako eskura dauden plaza zenbakiarekin eta PDFn jaisteko prestakuntzako ibilbidearekin.

EspezialitateakIrakaskuntza-unitatea2018rako plaza kop.Prestakuntzako ibilbidea deskargatu
AlergologiaAUO1PDF 246 kb
Analisi klinikoakAUO-PDF 323 kb
Anatomia patologikoaAUO1PDF 121 kb
Anestesia eta bizkorketaAUO3PDF 361 kb
Digestio-aparatuaAUO2PDF 382 kb
KardiologiaAUO1PDF 725 kb
Kirurgia orokorra eta digestio-aparatukoaAUO1PDF 234 kb
Kirurgia ortopedikoa eta traumatologiaAUO2PDF 397 kb
Dermatologia mediko kirurgikoa eta benereologiaAUO1PDF 232 kb
EndokrinologiaAUO1PDF 221 kb
BAEE – Familiarra eta komunitarioaArabako Familia- eta Komunitate-arretako Irakaskuntzako Unitate Multiprofesionala
AUO
2PDF 205 kb
BAEE – Obstetrizia eta ginekologiaObstetrizia eta Ginekologiako Erizaintzako Irakaskuntza Unitatea (Osakidetza)
AUO
(Basurtuko UOko Irakaskuntza Unitatea)
4-
BAEE – Osasun mentalaOsasun Mentaleko Erizaintzako Irakaskuntza Unitatea – Osakidetza (Gasteiz)6PDF 361 kb
Ospitaleko farmaziaAUO1PDF 647 kb
Hematologia eta hemoterapiaAUO1PDF 278 kb
Familia eta komunitateko medikuntzaArabako Familia- eta Komunitate-arretako Irakaskuntzako Unitate Multiprofesionala
AUO
16PDF 263 kb
Arabako Familia- eta Komunitate-arretako Irakaskuntzako Unitate Multiprofesionala
Debagoiena ESI (Gipuzkoa)
4
Medikuntza intentsiboaAUO2PDF 1024 kb
Barne-medikuntzaAUO2PDF 438 kb
Laneko medikuntzaEAEko Laneko Medikuntzako Irakaskuntza Unitatea
AUO
2PDF 120 kb
PneumologiaAUO1PDF 341 kb
NeurofisiologiaAUO1PDF 302 kb
Obstetrizia eta ginekologiaAUO2PDF 169 kb
OftalmologiaAUO1PDF 305 kb
Onkologia medikoaAUO1PDF 2048 kb
Pediatria eta arlo espezifikoakAUO3PDF 686 kb
Psikologia klinikoaAUO1PDF 183 kb
PsikiatriaAUO2PDF 280 kb
ErradiodiagnostikoaAUO1PDF 349 kb
UrologiaAUO1PDF 404 kb

Izena ematea

Kontakturako datuak

Izena*

Lehen abizena*

Bigarren abizena*

Herria*

Probintzia*

Harremanetarako telefonoa*

Posta-elektronikoa*

Aukeratu bisitaren unitateak*:

1. bisita*

2. bisita

Bisitan zehar ezer argitu nahi duzu?

Idatzi jardunaldian zehar azaltzea nahiko zenukeena. Adibidez, hilean zaintza kopurua, zentroetako errotazioak, laneko baldintzak…

Interes bereziko informazioa

Harremanetarako informazioa

Idazkaritza – AUO Txagorritxu
Mª Pilar Ruiz Gómez
Telefonoa: 945 007 333

Idazkaritza – AUO Santiago
Blanca Marrodán Pérez
Telefonoa: 945 007 759

DOCENCIAMEDICA.HOSPITALHUA@osakidetza.eus

Egoiliarrentzako interes bereziko informazioa

Araba Unibertsitate Ospitaleko egoitzei buruzko informazio guztia duzu, dokumentu honetan.

Informazioa eta interes bereziko dokumentuak (PDF 675 kb)

Dokumentu honetan eskaintzen dizugu Euskadi Autonomia Erkideko Egoiliarren Asebetetze Inkestaren emaitzak. Bertan AUOri dagozkionak agertzen  dira.

2017ko Egoiliarren Asebetetze inkesta (pdf)

Kokapena

Ekitaldia 2018ko apirilaren 12an izango da, Eusko Jaurlaritzako Euskaldun Berria Aretoan:

Donostia San Sebastián kalea, 1 – 01010 Vitoria-Gasteiz, Araba

Hiriko garraioa

Autobusa:

  • 2. lerroa (AUO Txagorritxu geralekua)
  • 5. lerroa (Tomás Zumarraga Auzoa, 71 geralekua)
  • 7. lerroa (José Atxotegi, 22 geralekua)

PDFn jaitsi autobusen mapa (Iturria: Gasteizko Udala)

Tranbia:

  • Ronda de Circunvalación, 2-20 geralekua

Vitoria-Gasteizeko Udalak utzitako kortesiazko bideoa

Vitoria-Gasteiz, green capital

Zure egoitza Gasteizen egitea balio handikoa da

Natura

Biztanleko berdegune gehien duen probintzia-hiriburua da Gasteiz. Adibide gisa esango dizugu hirian 150 espezie ezberdinetako 130.000 zuhaitz baino gehiago daudela. Gainera, oinez nahiz bizikletaz egin daitekeen Eraztun Berde batek inguratzen du. Horri guztiari esker, Gasteizek 2012ko Europako Hiriburu Berdea izatea lortu du.

Ekitaldiak

Urte osoan zehar hiriak eskaintzen dituen ekitaldiak hurbiltzea izan daiteke Vitoria-Gasteizera etortzeko beste arrazoi on bat.
Hona hemen galdu ezin dituzun jarduera batzuk: Jolas jaialdia, Jazzaldia, Nazioarteko antzerki jaialdia, Txotxongiloen jaialdia, eta Azkena Rock Festival. Horiez gain, ezin ditugu ahaztu ardoaren eta nanograstronomiaren inguruan antolatzen diren ekimenak.

Hiri monumentala delako

Erdi Aroko hirigunea, monumentu-multzo izendatua 1997an, penintsulako iparralde osoan ederrenetarikoa da eta hoberen kontserbatu denetako bat. Gainera, gotikotik neoklasikora bitarteko arte-lan nabarmenak kontserbatzen ditu Gasteiztik.

Erosketetan aritzeko

Bene-benetan da atsegina Gasteizen erosketak egitea, bai horixe. Gasteizen denda espezializatu eta merkataritza-zentro handiak Erdi Aroko hirigunean dauden liburu-denda, eta artisautzako eta antigoaleko objektuen dendekin uztartzen dira.

Gastronomiagatik

Eskualdeko gastronomiaren platerik tradizionalenetatik euskal sukaldaritza berriaren kreaziorik berritzaileenetaraino, Gasteizen denetik dasta daiteke. Jatetxe, erretegi eta sagardotegi ugari dago bertan. Horretaz gain, pintxoen eskaintza zabala da; tarteka horiek dastatzeko aukera bereziak izango dituzu, besteak beste, pintxoen eta kazolatxoen asteetan.

Hiri eder eta modernoa delako

XIX eta XX mendeetako hiria zabaldu egin da, baina jakin egin du prozesu horretan tradizio estetikoa eta egungo beharrak egokitzen, edertasun handiko espazio eta gune arkitektonikoak sortuaz batera.

Museoengatik

Hiriko historiaren, artearen eta naturaren lekuko asko aurki daitezke Gasteizko museoetako funtsetan, baita tradizio industrialarenak ere. Aukera-sorta zabala eta erakargarria eskaintzen dio hiriak kultur arlo horretan interesa duen orori.

Bertoko tradizio eta jaiengatik

Urte osoan zehar ospatzen dituzte gasteiztarrek euren jaiak. Abuztuaren lautik bederatzira ospatzen da jairik nagusiena, Andre Maria Zuria zaindariaren omenezkoa. Ospakizunetan, ez da inoiz tradiziorik faltako, ezta herri-kirolak ere, direla, pilota-partiduak, dela harri-jasotzea…

Ostatu eskaintza zabalagatik

Era guztietako ostatuak eskatzen dizkizu hiriak: Lo egiteko emateko, aukeran dituzu hotel onenak (bat eta bost izar bitartekoak), Gasteiztik gertu dagoen Paradorea, edo baita 250 pertsona hartzen dituen kanpina ere ostatu hartzea aukera dezakezu. Bestela, kalitatezko landa-turismoko etxe xarmagarrietan atseden hartzeko aukera ere baduzu, Gasteiztik kilometro gutxira.

(Testuaren jatorria: Vitoria-Gasteizko Udala)