Araba Ospitale Unibertsitarioa
Arabako Familia medikuntza eta medikuntza komunitarioa diziplina anitzeko Irakaskuntza Unitatea
Euskadiko Laneko Medikuntzako Irakaskuntza Unitatea
Etor zaitez gu ezagutzera
Etor zaitez apirilaren 9an Araba ESI ezagutzera eta gure zentruetako egonaldiaz jakin beharreko guztia ezagutuko duzu.
Asteartea, 2019ko apirilaren 9a
Lekua: Euskaldun Berri Aretoa, Eusko Jaurlaritza (Donostia-San Sebastián kalea, 1 – Vitoria-Gasteiz)
Egitaraua:
10:00 | Agurra eta Araba ESIko Zuzendaritzaren harrera Araba ESIn egoiliarra izatea |
10:10 | Irakaskuntza unitateetara bisitarako lekualdaketa |
11:15 | 1. bisita |
12:30 | Kafe atsedena (AUO Txagorritxuko kafetegian) |
13:00 | 2. bisita |
15:00 | Jardunaldiaren amaiera |
Araba Unibertsitate Ospitalea (AUO)
Araba Unibertsitate Ospitalea (AUO), Gurutzeta eta Basurtu Unibertsitate Ospitaleekin (Bizkaia) eta Donostia Unibertsitate Ospitalearekin batera (Gipuzkoa), Osakidetzako ospitale tertziario handienetako bat.
Bi eraikinetan banatua (Santiago eta Txagorritxu), Kanpoko Kontsulten eraikin modernoaren ondoan (2014an inauguratua), bere zerbitzua eskaintzen du 41 unitate asistentzialen bitartez:
Alergologia | Nefrologia |
Analisi klinikoak | Pneumologia |
Anatomia patologikoa | Neurokirurgia |
Anestesia eta bizkorketa | Neurofisiologia |
Digestio-aparatua | Neurologia |
Lehen Mailako Arreta | Obstetrizia eta ginekologia |
Kardiologia | Oftalmologia |
Kirurgia orokorra eta digestio-aparatukoa | Onkologia medikoa |
Aurpegi-masailetako kirurgia | Onkologia erradioterapikoa |
Kirurgia ortopedikoa eta traumatologia | Otorrinolaringologia |
Kirurgia baskularra | Pediatria eta arlo espezifikoak |
Dermatologia | Psikologia klinikoa |
Endokrinologia | Psikiatria |
Ospitaleko farmazia | Erradiodiagnostikoa |
Fisika medikoa | Errehabilitazioa |
Hematologia eta hemoterapia | Erreumatologia |
Etxez etxeko ospitaleratzea | Lan-osasuna |
Medikuntza intentsiboa | Loaren unitatea |
Barne-medikuntza | Larrialdiak |
Medikuntza nuklearra | Urologia |
Prebentzio-medikuntza |
Zerbitzu horiez gain, AUOk osasun-zentroen eta Lehen Mailako Arreta Unitateen sarearekin batera dihardu, Araba Erakunde Sanitario Integratuaren parte gisa, hiriko 15 osasun-zentrorekin eta landako lehen mailako arretako 8 unitaterekin.
Araba Erakunde Sanitario Integratua zifretan
2018. urtean AUOko arretaren zenbaki adierazgarriak:
Ohe kopurua | 748 |
Ospitaleratze kopurua | 42.188 |
Larrialdi kopurua | 171.397 |
Egonaldiaren batez besteko iraupena | 4,70 egun |
Okupazio-indizea | % 72,84 |
Kontsultak | 700.614 |
Ebakuntza kirurgikoak | 37.041 |
2018. urtean Lehen Maila Arretaren zenbaki adierazgarriak:
Medikuntzako bisitak | 1.182.170 |
Pediatriako bisitak | 210.300 |
Erizaintzako bisitak | 441.870 |
EAG | 135.301 |
AUO Txagorritxu
AUO Santiago
AUO Kanpoko kontsultak
Lakuabizkarra Osasun-zentroa
Espezialitateak, plazak eta prestakuntzako ibilbideak
Jarraian, Araba Unibertsitate Ospitaleak egiaztatutako espezialitateak erakutsi nahi dizkizugu, 2019 urterako eskura dauden plaza zenbakiarekin eta PDFn jaisteko prestakuntzako ibilbidearekin.
Espezialitateak | Irakaskuntza-unitatea | 2019rako plaza kop. | Prestakuntzako ibilbidea deskargatu |
---|---|---|---|
Alergologia | AUO | 1 | PDF 287 kb |
Analisi klinikoak | AUO | 2 | PDF 416 kb |
Anatomia patologikoa | AUO | 2 | - |
Anestesia eta bizkorketa | AUO | 3 | PDF 380 kb |
Digestio-aparatua | AUO | 2 | PDF 361 kb |
Kardiologia | AUO | 1 | PDF 757 kb |
Kirurgia orokorra eta digestio-aparatukoa | AUO | 2 | PDF 310 kb |
Kirurgia ortopedikoa eta traumatologia | AUO | 2 | PDF 581 kb |
Dermatologia mediko kirurgikoa eta benereologia | AUO | 1 | PDF 235 kb |
Endokrinologia | AUO | 1 | PDF 294 kb |
BAEE – Osasun mentala | Osasun Mentaleko Erizaintzako IrakaskuntzaUnitatea – Osakidetza (Gasteiz) | 6 | PDF 848 kb |
BAEE – Familiarra eta komunitarioa | Arabako Familia- eta Komunitate-arretako Irakaskuntzako Unitate Multiprofesionala AUO | 3 | PDF 865 kb |
BAEE – Obstetrizia eta ginekologia | Obstetrizia eta Ginekologiako Erizaintzako Irakaskuntza Unitatea (Osakidetza) AUO (Basurtuko UOko Irakaskuntza Unitatea) | 4 | PDF 1024 kb |
Ospitaleko farmazia | AUO | 2 | PDF 569 kb |
Hematologia eta hemoterapia | AUO | 1 | PDF 633 kb |
Familia eta komunitateko medikuntza | Arabako Familia- eta Komunitate-arretako Irakaskuntzako Unitate Multiprofesionala AUO | 16 | PDF 1024 kb |
Arabako Familia- eta Komunitate-arretako Irakaskuntzako Unitate Multiprofesionala Debagoiena ESI (Gipuzkoa) | 4 | ||
Medikuntza intentsiboa | AUO | 2 | PDF 469 kb |
Barne-medikuntza | AUO | 3 | PDF 435 kb |
Laneko medikuntza | EAEko Laneko Medikuntzako Irakaskuntza Unitatea AUO | 1 | PDF 335 kb |
Pneumologia | AUO | 2 | PDF 342 kb |
Neurofisiologia | AUO | 1 | PDF 303 kb |
Obstetrizia eta ginekologia | AUO | 2 | PDF 234 kb |
Oftalmologia | AUO | 1 | PDF 533 kb |
Onkologia medikoa | AUO | 1 | PDF 2048 kb |
Pediatria eta arlo espezifikoak | AUO | 3 | PDF 610 kb |
Psikologia klinikoa | AUO | 1 | PDF 250 kb |
Psikiatria | AUO | 2 | PDF 295 kb |
Erradiodiagnostikoa | AUO | 1 | PDF 232 kb |
Urologia | AUO | 1 | PDF 636 kb |
Izena ematea
Interes bereziko informazioa
Harremanetarako informazioa
Araba Unibertsitate Ospitaleko (AUO) Irakaskuntza Medikoko Ikasketen buruzagitza
Idazkaritza – AUO Txagorritxu
Mª Pilar Ruiz Gómez
Telefonoa: 945 007 333
Idazkaritza – AUO Santiago
Blanca Marrodan Pérez
Telefonoa: 945 007 759
docenciamedica.hospitalhua@osakidetza.eus
Arabako Familia- eta Komunitate-arretako Irakaskuntzako Unitate Multiprofesionaleko Ikasketa Burutza:
Arabako Familia eta Komunitateko Irakaskuntza Unitateko idazkaritza
Pilar Ocáriz Oraá
Tel.: 945 294 093
Rosi Puelles Larrauri
Tel.: 945 294 091
unidaddocente.medicinafamiliararaba@osakidetza.eus
Egoiliarrentzako interes bereziko informazioa
Araba Unibertsitate Ospitaleko egoitzei buruzko informazio guztia duzu, dokumentu honetan.
Informazioa eta interes bereziko dokumentuak (PDF 675 kb)Dokumentu honetan eskaintzen dizugu Euskadi Autonomia Erkideko Egoiliarren Asebetetze Inkestaren emaitzak. Bertan AUOri dagozkionak agertzen dira.
2018ko Egoiliarren Asebetetze inkesta (pdf)Anexo: Procedimiento nuevo completo de evaluación a residentes HUA (gaztelaniaz)
Anexo evaluación residentes (pdf)Kokapena
Ekitaldia 2019ko apirilaren 9an izango da, Eusko Jaurlaritzako Euskaldun Berria Aretoan:
Donostia San Sebastián kalea, 1 – 01010 Vitoria-Gasteiz, Araba
Hiriko garraioa
Autobusa:
- 2. lerroa: Periférica (geralekua: Intermodal)
- 4. lerroa: Lakua-Mariturri (geralekua: Intermodal)
- 7. lerroa: Borinbizkarra-Salburua (geralekua: José Atxotegui, 22)
- 8. lerroa: Unibertsitatea (Geralekua: Intermodal)
PDFn jaitsi autobusen mapa (Iturria: Gasteizko Udala)
Tranbia:
- Abetxuko lerroa – geralekua: Intermodal
- Ibaiondo leroa – geralekua: Euskal Herria
Vitoria-Gasteizeko Udalak utzitako kortesiazko bideoa
Vitoria-Gasteiz, green capital
Zure egoitza Gasteizen egitea balio handikoa da
Natura
Biztanleko berdegune gehien duen probintzia-hiriburua da Gasteiz. Adibide gisa esango dizugu hirian 150 espezie ezberdinetako 130.000 zuhaitz baino gehiago daudela. Gainera, oinez nahiz bizikletaz egin daitekeen Eraztun Berde batek inguratzen du. Horri guztiari esker, Gasteizek 2012ko Europako Hiriburu Berdea izatea lortu du.
Ekitaldiak
Urte osoan zehar hiriak eskaintzen dituen ekitaldiak hurbiltzea izan daiteke Vitoria-Gasteizera etortzeko beste arrazoi on bat.
Hona hemen galdu ezin dituzun jarduera batzuk: Jolas jaialdia, Jazzaldia, Nazioarteko antzerki jaialdia, Txotxongiloen jaialdia, eta Azkena Rock Festival. Horiez gain, ezin ditugu ahaztu ardoaren eta nanograstronomiaren inguruan antolatzen diren ekimenak.
Hiri monumentala delako
Erdi Aroko hirigunea, monumentu-multzo izendatua 1997an, penintsulako iparralde osoan ederrenetarikoa da eta hoberen kontserbatu denetako bat. Gainera, gotikotik neoklasikora bitarteko arte-lan nabarmenak kontserbatzen ditu Gasteiztik.
Erosketetan aritzeko
Bene-benetan da atsegina Gasteizen erosketak egitea, bai horixe. Gasteizen denda espezializatu eta merkataritza-zentro handiak Erdi Aroko hirigunean dauden liburu-denda, eta artisautzako eta antigoaleko objektuen dendekin uztartzen dira.
Gastronomiagatik
Eskualdeko gastronomiaren platerik tradizionalenetatik euskal sukaldaritza berriaren kreaziorik berritzaileenetaraino, Gasteizen denetik dasta daiteke. Jatetxe, erretegi eta sagardotegi ugari dago bertan. Horretaz gain, pintxoen eskaintza zabala da; tarteka horiek dastatzeko aukera bereziak izango dituzu, besteak beste, pintxoen eta kazolatxoen asteetan.
Hiri eder eta modernoa delako
XIX eta XX mendeetako hiria zabaldu egin da, baina jakin egin du prozesu horretan tradizio estetikoa eta egungo beharrak egokitzen, edertasun handiko espazio eta gune arkitektonikoak sortuaz batera.
Museoengatik
Hiriko historiaren, artearen eta naturaren lekuko asko aurki daitezke Gasteizko museoetako funtsetan, baita tradizio industrialarenak ere. Aukera-sorta zabala eta erakargarria eskaintzen dio hiriak kultur arlo horretan interesa duen orori.
Bertoko tradizio eta jaiengatik
Urte osoan zehar ospatzen dituzte gasteiztarrek euren jaiak. Abuztuaren lautik bederatzira ospatzen da jairik nagusiena, Andre Maria Zuria zaindariaren omenezkoa. Ospakizunetan, ez da inoiz tradiziorik faltako, ezta herri-kirolak ere, direla, pilota-partiduak, dela harri-jasotzea…
Ostatu eskaintza zabalagatik
Era guztietako ostatuak eskatzen dizkizu hiriak: Lo egiteko emateko, aukeran dituzu hotel onenak (bat eta bost izar bitartekoak), Gasteiztik gertu dagoen Paradorea, edo baita 250 pertsona hartzen dituen kanpina ere ostatu hartzea aukera dezakezu. Bestela, kalitatezko landa-turismoko etxe xarmagarrietan atseden hartzeko aukera ere baduzu, Gasteiztik kilometro gutxira.
(Testuaren jatorria: Vitoria-Gasteizko Udala)