40-80 urte bitarteko pazienteen % 10ek du BGBK

Azaroaren 18an izan zen biriketako gaixotasun buxatzaile kronikoaren mundu eguna. Batez ere, tabakismoak sortzen du 40-80 urte bitarteko pertsonen %10ri eragiten dion gaixotasun hau. AUO-ko Pneumologia zerbitzuak Gasteizko erdialdean jarri zuen karpa bat, eskatzen zutenei espirometriak egiteko, eta gainera, Txagorritxu egoitzan hitzaldi bat eman zuen.

Gaixotasun kroniko honek erasaten die bronkioei eta birikiei, baina tabakoari uzten bazaio, egonkortu daiteke. BGBK laugarren heriotza-kausa da munduan, eta 2030ean hirugarrena izango da, MOEren aurreikuspenen arabera.

Osakidetzak goratzen du osasun-zentroetan norberarentzat eta taldeka tabakoari uzteko programak daudela, diagnostiko goiztiar bat behar duen gaixotasun hori prebenitzeko.

Ospitaleak badu telemedikuntza tresna bat, espezialistei ahalbidetzen diena etxean dauden paziente larriagoei kontrola egitea. Egunero, Smartphone baten bidez pazienteak bidali behar dizkio ospitaleko erizaintzako profesionalari bizi-konstanteak eta galdetegi labur baten erantzunak. Datu horiek aztertu ondoren, eta beharrezkoa izanez gero, pazientea bideratuko dute osasun-zentrora, Pneumologiako espezialistarenera edo Larrialdietara.

Programa mota honek pazienteen bizitza-kalitatea eta asebetetzea hobetu, Larrialdietako ospitaleratzeak murrizten ditu eta osasun-sistemaren jasangarritasunari laguntzen dio.