“Adin txikikoak eta alkohola” programa aurkezteko jardunaldia, Araba ESIn

Pasa den apirilaren 18an, Araba ESIn egin zen “Adin txikikoen alkoholaren kontsumoaren interbentzioarekiko sentsibilizazio jardunaldia”, Lakua-Arriaga osasun-zentroan. Haren helburu orokorra da  osasun sare publikoak osotasunean ekitea adin txikoen alkoholaren kontsumoaren prebentzioari, diagnostikoari eta tratamenduari, jarrera osasuntsuak bultzatzeko esparru batean, eta Osakidetzako eremu sanitarioen bidezko ekintzak  bultzatuz.

jóvenes y alcohol. cuerpo noticiaAurrekoaz gain, jardunaldian planteatu da ekiteko estrategi bat arretako arloetan, eta baita egitea ere Osakidetzako sarean programa bateratu bat.

Nerabezaroa bizitzaren garrantzi handiko garai bat da, hartan identitatea eratzen baita, eta ematen baitira pertsonen heldutasun biologikoa, psikologikoa eta soziala. Horretaz gain, adinaren ezaugarri bereziak direla kasua, nerabeek osatzen dute arriskuko jarrerak garatzeko gai den talde bat.

Hain zuzen ere, gaztetxoen osasunean eragina izan dezaketen arriskuko jarrera horien artean kokatzen da alkoholaren kontsumoa. Izan ere, aisialdiarekin eta taldeko jarduerarekin lotzen den alkoholaren kontsumoak ondorio larriak ekarri diezazkieke bai osasunari bai ongizateari.

2014an Eusko Jaurlaritzak abian jarritako “Adin txikikoak eta alkohola” programaren helburu nagusia da adin txikikoen artean alkoholaren gehiegizko kontsumoari aurre egitea eta gizarteak duen jarrera hauekiko permisibitatearekin amaitzea.

Jornada de sensibilización en la intervención del consumo de alcohol en menores