Ahozko komunikazio onenaren saria, Psikiatriako erizaintzako laguntzaileen taldea

Taldeak Euskadiko Erizaintzako Laguntzaileen (TCAE) VI. Jardunaldian aurkeztu zuen bere komunikazioa eta azpimarratu behar da Araba ESIko erizaintzako laguntzaileen parte-hartze altua. Topaketa Vitoria-Gasteizko Europa Biltzar Jauregian egin zen joan den urriaren 23an, eta bertan 400 profesional inguru bildu ziren.

Saritutako lanak izenburutzat du “Ahozko kontentzioa, kontentzio mekanikoa ekidititeko lehen aukerako erraminta” eta kontentzio mekanikoa saihestea ahalbideratuko duen neurri terapeutikoen garapenean jarri nahi du indarra.

Araba ESIko langileen parte hartze altua

Osakidetzako Zuzendaritza Nagusiko Erizaintzanko Zuzendaritzarodeak urtero moduan egin duen Euskadiko Erizaintzako Laguntzaileen (TCAE) VI. jardunaldian honetan, gure erakundeko profesionalen presentzia azpimarratzekoa izan da.

Inmaculada Vegak, AUO Santiagoko Medikuntza Intentsiboko erizaintzako laguntzaileak, zaintza-praktika onen inguruko mahai-inguruan parte hartu zuen, honako hitzaldi hau aurkeztuta “Arnas-infekzioeen prebentziorako praktika onak”. Inmaculada Vega “Neumonía Zero” proiektuan inplikaturik dago; proiektu hori zuzendua dago ZIUetako aireztatze mekanikoekin erlazionatutako pneumonien tasa murriztera.

ZBKZ (Zaintzen Bikaintasunarekin Konprometitutako zentroak) programazioarekin erlazionatutako hainbat proiktu aurkeztu ziren topagune horretan, egun Araba ESIn ezartzen ari dena.

Araba ESIk parte hartu zuen 7 posterrekin:
  • Ekintza plan bat osatzea mina detektazeko, TCAEk aurkeztutako ebidentziatan oinarritutako praktikaren bidez. Onco-hematologia
  • Osasuna ahoan hasten da. Neumologia
  • Ikerketa proiektua. Kognitiboki osasuntsu dauden 65 urte baino gehiagoko adinduen hausturak. Traumatologia
  • Esterilizazio unitatea, ospitale bateko bihotza. Esterilizazioa
  • Eroriko baten ondoren, aldaka haustura: ebaluazio funtzional/sozialaren berrikustea alta hartu eta 3 hilabetera. Traumatologia
  • Esterilizazio zentralean materiala biltzearen garrantzia. Esterilizazioa
  • Esterilizazio prozesuaren kalitate kontrola eta infekzio noskomialean prebentzioak duen garrantzia. Esterilizazioa
  • Jarduera Fisikoa buru osasunean. Psikiatria