Andre Maria Zuriaren Jaiak 2018

Araba ESIk jai zoriontsuak opa dizkie profesional, paziente eta herritar guztiei

Halaber, eskerrak eman nahi dizkiegu Araba ESIko profesionalei bereziki, izan ere euren esfortzu eta profesionaltasunari esker, jai hauetan gure zentroetan dauden pertsonen egonaldia ahalik eta atseginena izatea lortzen baitute.

Beste urte batez, abuztuaren 5ean, Andre Maria Zuriaren egunean, Basatiak Blusa eta Neska Taldea bisita egingo diete AUO Santiagoko pazienteei, zapi eta loreen banaketa tradizionala egiteko.

Egun horretan bertan gainera, Santiagon eta Txagorritxun ospitaleratutako pertsonek Andre Maria Zuriaren eguneko menu berezi tradizionalarekin gozatu ahal izango dute.

Ostegunean, hilak 9, 13:00etan, Gesaltza Fanfarreak geldialdi bat egingo du AUO Txagorritxuko sarrera nagusian, bere musikarekin giroa alaitzeko.

.

Jai Zoriontsuak opa dizkizuegu!