Araba emakuzmekoen birikako minbiziaren ondoriozko heriotzen portzentajeak behera egin du %32n Ana Gómez Larraurik eta David Bravo Blancok, Araba ESIko neumologoak, egindako ikerketa baten arabera

2000-2002  urteen arteko birikako minbiziaren biziraupena, batetik,  eta 2011-2013 tartekoa, bestetik, aztertzen du ikerketak.

Egun birika minbizia munduko mailari begira guztietatik hilkorrena da bai gizonetan bai emakumetan. Betidanik gizonei lotuta egon da  hilkortasun tasa handia,  baina emakumeen artean tabakismoaren hazkuntza dela eta datuak parekatu dira bi sexuen artean. Emakume erretzaileenganako eragina aztertu nahian, Granadan, ekainean, hain zuzen ere, SEPAR izeneko 49. Kongresu Nazionalean Araba ESIko Neumologia Zerbitzuko bi medikuk (Ana Gomez Larrauri 4.urteko egoiliarra eta David Bravo Blancok adjuntua) hurrengo izenburuko ikerketa aurkeztu zuten: nola aldatu da birika minbizia emakumeen artean azken urteotan?

2000-2002 nahiz 2011-2013 biurteko aldietan, Araba Unibertsitateko Ospitaleko lehen birikako neoplasiaren diagnostikoa zuten bi emakume kohortetan bildu zituzten datuok. Ikerketaren ondorioen arabera” ez dago alde handirik hamarkada bien arteko birikako minbiziaren estadio eragingarri eta ez-eragingarriei dagokionez, IV.estadioa baita tumore gehien diagnostikoa egiten dutena.

“Tumore gehien IV.egoeran diagnostikatzen jarraitzen badituzte ere, egun birikietako minbiziaren diagnostikoak areagotu ere egin dira  IA hasiera-hasierako estadioetan bezala.  Nabarmendu beharreko beste datu bat da emakumeen birikietako minbiziaren ondoriozko heriotza-tasa %60tik 5%31ra gutxitu dela, heriotza-tasak lehen bezala jarraitzen badu erehorixe berretsi du  Gomez Larrauri doktoreak.

dato alarmante a tener en cuenta de cara a las campañas preventivas para evitar el hábito tabáquico. Halaber, datuen arabera adenocarcinoma da gehien azaltzen den mota histologikoa. Egun emakumeek gehiago erretzen badute ez da kartzinoma epidermoideen portzentajea areagotu ez da alde gutxiko bereizketa duten kartzinomen portzentajea ere. Beste datu esanguratsu bat birikako minbizia detektatzeko adina da, horrela, denboraren poderioz aldea ez da murriztu: aurreko hamarkadan 62,6 urteko bataz besteko bazen, oraingo honetan,  60,1 urtekoa da, ordea. Era berean, agerikoa da erretzaile aktiboen gehikuntza paziente gehienak erretzaile ohiak badira ere. Izan ere, prebentzio kanpainetan aintzat hartu beharreko datu esanguratsua da tabakismoa saiheste aldera.