Araba ESI World Kafea 2016

logo-world-cafe-eus

Honen bidez gonbidatu nahi zaituztegu “Araba ESIko I World Kafea” ekitaldian parte hartzera. Bertan, 150 pertsonak ideiak, ezagutza eta esperientziak emateaz gain, haien inguruko hausnarketa egingo dute,  Araba Erakunde Sanitario Integratua (Araba ESI) erakundea zabaltzeko eta hazteko xedeaz.

Word Kafea txandakako bost mahaitan oinarrituko da. Mahai bakoitzaren ardatza izango da ESIren Kudeaketa Planaren bost ildo estrategikoetako bat. Hau da:

  1. Pertsonak: osasun-sistemaren ardatz nagusia
  2. Erroka berriei erantzun integratua: kronikotasun, zahartzaro eta mendekotasuna
  3. Sistemaren jasangarritasuna bermatzea
  4. Profesionalak
  5. Berrikuntza, irakaskuntza, ikerkuntza

Noiz izango da?

World kafe honek hiru orduko 6 saio independente izango ditu, partaideak joan daitezen gomeni zaien datan. Saio horiek otsailaren 15etik 24ra izango dira, 12:00etatik 15:00etara, Lakua-Arriaga osasun zentroan.

Nola eman izena?

Lehengo eta behin, orrialde honetan dagoen galdetegia bete eta bidali behar duzu, eta aukeratu zein saiotan parte hartu nahi duzun.

Eskabidea jaso ostean, dena zuzen badago, baieztatzeko posta elektroniko bat bidaliko dizute, ongi etorri ematen dizun orrialdera sartzeko baimenarekin. Han, saio prestatzeko interes bereziko informazioa aurkituko duzu eta baita bete behar duzun  laneko galdetegi bat. Galdera horien emaitzak erabiliko dira saioetan jorratuko diren puntuak definitu eta egituratzeko.

Gogoratu: zure izen ematea ez da behin betikoa izango, baieztatzeko posta elektronikoa jaso arte.

Izena emateko imprimakia

Izena emateko epea:
Otsailaren 11ra arte

    Norberaren datuak

    Izena *

    Abizena *

    Harremanetan jartzeko

    Telefonoa *

    Posta elektronikoa *

    Helarazi nahi al diguzu iruzkinen bat?