Araba ESIk abesbatza propio bat sortzea bultzatzen du eta hartan parte hartzera animatzen ditu langileak

Araba Erakunde Sanitario Integratuak (Araba ESI) lehen urratsak eman ditu berrogeita hamar ahots inguruk osatuko luketen abesbatza sortzeko.

Bultzatzaileetariko bat, zuzendaria izan dena, Patxi Bezares da. Patxik Santiago eraikinean ebakuntza gelako zeladore lan egiten badu ere, badu musikaren inguruko curriculum handi bat. Izan ere, duela urte batzuk Santiagon abesbatza baten buru izan zen, baina ekimen hura ez zen aurrera atera.

Patxik prestakuntza musikala Jesus Guridi kontserbatorioan jaso zuen. 35 urtez txistularia izan da, eta orain, berriz, Luis Aranburu musika eskolan kontrabaxua tartekatzen du Araba abesbatzan (gizonezkoen behe-ahotsena) eta otxote batean parte hartzearekin. Halaber, blues eta jazzean lehen urratsak ematen ditu.

Orain lehen helburua da pertsonak biltzea, entsegurekin (ordu bat astean) hasteko eta dozena erdi bat abesti prestatzeko hasiera batean. “Euskara eta bertoko musikaren soinuak bultzatzearen aldeko apustua” egin nahi du, ahaztu gabe beste hizkuntza batzuetako kantak. Beste erroka bat izango da abesbatzari izena ematea.

Abesbatzan parte hartu nahi duena harremanetan jar daiteke Carmen Gistaurekin  mariadelcarmen.gistautorres@osakidetza.eus posta elektronikoaren bidez  edo 945 00 76 39 telefonoan.