Araba ESIk baditu erizain espezialistak, Pediatriako erizaintzan

450/2005 Errege Dekretuan oinarrituta, apirileko 22koa, erizaintzako espezialitateei buruzkoa, 2015eko urria eta azaroan deialdi baten proba egin zen. Proba horren bidez, hautagaien gaitasuna ebaluatu zen beharrezko ezagutza, trebetasun eta jarrera arloetan, pediatriako erizaintza espezialitatean behar bezala jarduteko.

Proba horretara aurkeztu ahal izateko, erizainek egiaztatu behar izan zuten laneko eta prestakuntzako eskarmentua, pediatrian. Deialdian onartuak izan eta gero, Madrileko Unibertsitate Konplutentsera joan behar izan zuten, azterketa egiteko.

Hezkuntza, Kultura eta Kirolak Ministerioak titulu ofiziala ematearen zain, harro egon gaitezke Araba ESIko pediatriako unitateek baitituzte Pediatriako erizaintzako espezialista gisa egiaztatutako langileak.