Araba ESIk bere Kode Etikoa onartzen du

Agiri hau Araba ESIko Asistentziaren Etika Batzordeak landu du, eta jokabide eskuliburua izan nahi du erakundea osatzen dugun pertsonentzat, profesional, erabiltzaile eta, oro har, herritar guztientzat.

Kudeaketa-kontseiluak urtarrilaren 29an onartutako Kode Etiko honek Bioetika Klinikoaren funtsezko lau hastapenak ditu oinarri: autonomia, ongintza edo benefizentzia, kalterik ez eragitea edo ez-malefizentzia, eta legezkotasuna. Halaber, aintzat hartzen ditu 2017an gure erakundean ospatutako II. Word Kafean antzemandako balioak: profesionaltasuna, onberatasuna, eraginkortasuna eta talde-lana.

Era berean, kodearen oinarri dira Giza Eskubideen Adierazpen Unibertsala, Euskadiko Osasun Sistemako Pertsonen Eskubide eta Eginbeharren Adierazpena, eta Araba ESIko Plan Estrategikoa eta Helburu, Ikuspegi eta Balioak.

Agiriak hiru xede-talde identifikatzen ditu: profesionalak, pazienteak eta gizartea. Behin identifikatuta, batetik erakundearen xede-talde haiekiko konpromiso maila jasotzen du agiriak, eta bestetik, xede-talde horien erakundearekiko konpromisoa ere. Jokabide eskuliburu honek bikaintasuna sustatu nahi du, hala asistentzia prozesuetan nola horien euskarri diren guztietan, esate baterako, administrazioan eta kudeaketan.

Araba ESIko Kode Etikoa deskargatu