Araba ESIk Euskara Plana bultzatzen du profesional guztien laguntzarekin

Zerbitzu-erakunde honetan Euskara erabilera planak ezarritako araudia ez errespetatzearren, Euskara zerbitzuak jaso dituen kexa guztiak direla bide, laguntza eta partaidetza eskatzen dizuegu, izan daitekeen edozein gabezia zuzentzeko:

  • Errotulazio finkoa:
    • Aurrerantzean ez da egingo, ez instalatuko, euskaraz eta gaztelaniaz modu egokian eta akatsik gabe errotulatuta ez dagoen errotulu finkorik.
    • Kanpoko zein barruko errotulu guztiak modu egokian eta akatsik gabe idatzita egon behar dira.
  • Errotulazio aldakorra:
    • Elementu mugikorreko inskripzioetan ere (arropa identifikazioan, lan-tresnak, artxibategiak, takilak…) errotuluei buruzko irizpideak bete behar dira.
    • Paperezko elementuetan (bisita-txartelak, zigiluak, idazpuruak, fax-karatulak, gutun-azalak, poltsak…) Osakidetzako elebitasunari buruzko arau orokorretara egokitu behar dira.
    • Ez da instalatuko euskaraz eta gaztelaniaz modu egokian eta akatsik gabe ez dagoen errotulu edo kartelik. Adibidea: sakelako telefonoak itzali, itxaron deitu arte, ez jo atea.
  • Kartelak: bi hizkuntza ofizialak erabiltzeko irizpidea nahitaez bete behar da, bai Osakidetzak edo haren baitako erakundeek argitaratutako karteletan, baita Erakundetik kanpoko elkarte edo erakundeek korridore, kontsulta, itxarongela edo Osakidetzako bestelako tokietan jar ditzakeen kartel guztietan ere karteletan osasunari edo kalitateari buruzkoak direlarik ere.

Euskara erabiltzeko moduan (kartelak, iragarkiak, edo, gaztelera hutsean iragarritako testuak) akatsik aurkitu duen profesional orok, Euskara Zerbitzuari (RAFAEL.ARRIOLASANSEBASTIAN@osakidetza.eus) helarazi beharko dio. Zerbitzu horrek 48 orduen bueltan zuzenduta itzuliko die.

Lehenago aipatutako komunikazioen jarraipena eta berrikusketa egiteko eskatzen dizuegu. Horretarako, Euskara zerbitzua zure esku jartzen dugu behar duzuen edozein kontsulta argitzeko asmoz.

Zuen laguntza eskertuz har ezazue agurrik zintzoena. Adeitasunez.