Araba ESIk ginekologia zerbitzua ematen du Zaballa espetxean

Otsailaren 11tik aurrera, Araba ESIk ginekologia eta obstetriziako arreta emango die Zaballa espetxeko presoei.

Ospitaleko ginekologo bat hilean behin joaten da espetxera, bertako emakumeei arreta emateko Osakidetzako edozein Emakumea Artatzeko zentrotan artatzen den bezala. Han beharrezko probak egiten dituzte, behar izanez gero, ekografiak barne.

Orain arte emakume horiek hilero Kanpo-kontsultetan jasotzen zuten arreta, lekualdaketari eta segurtasunari dagokienez, horrek dakarren guztiarekin. Jakina denez, espetxeak funtzionatzen du osasun-zentro batek bezala, espetxeratuei osasun-arreta emateko orduan.

Hortaz, arreta nabarmen hobetzen duen zerbitzu berri bat. Azkenik, gogoratzea gure ospitaleak telemedikuntza eskaintzen diola espetxeari, hango egoiliarren zenbait patologiari jarraipena egiteko.