Araba ESIk integrazio bidean lehen pausuak eman ditu, ospitaleko alta jaso ostean, lehen arretan ama eta haurraren errebisioaren ordua emateko erraztu aldera

Araba Erakunde Sanitario Integratuak (Araba ESI) martxan jarri du sistema bat ama eta jaioberria ospitaletik atera daitezen esleitutako pediatrarekin eta biontzat lehen azterketaren orduarekin; hau da, ordua emango diete dagokien pediatriako erizainarekin eta emaginarekin.

Hau guztia lortu da Eskualde sanitario eta AUOko diziplina askotariko profesionalek osaturiko lan-talde bati esker, hasiera batetik ama eta haurraren prozesua osatzeko xedeaz.

Horrela, ospitaleko Obstetriziako Kudeaketa Klinikoko Unitateak ematen eta azkartzen ditu pediatriako erizainarekin kontsulta eta emakumeak artatzeko zentroetan (EAZ) erditu ondoko azterketa.

Urtarrilaren 18an hasi zitzaien Araba ESIko eremuko emakume guztiei zerbitzua ematen. Zerbitzu horrek bat egiten du duela gutxi abian jarritako Erregistro Zibilaren ordenagailu bidezko komunikazioarekin. Ekimen biak aurrerapauso garrantzitsu bat dira, familiei administrazioko izapideak errazteko.