Araba ESIk parte hartu du Madrilgo elikagaien segurtasunari buruzko ikastaro batean

92_Alberto_1

Alberto Ruiz de Alda, Santiago eraikineko Zerbitzu orokorretako atalburua, gure erakundearen ordezkaria izan da Madrilen egin den I. Elikagaien Segurtasuneko ikastaroan.

Espainiako Ospitaleetako Ostalaritza Elkarteak antolatu du ekitaldia eta berriz, Espainiako Kalitate Elkarteko adituek eman dute Madrilgo La Paz Ospitalean.

Ikastaroa izan da elikagaien industrietako langileentzat, beharrezko ezagutza lortu dezaten elikagaien enpresetako, jatetxetako eta sukaldeetako sistemak ebaluatzeko orduan. Gure erakundeak DNVk ziurtatu du ISO 9001:2008 araua.

Albertoren hitzetan, ikastaroaren helburua izan da “eskaintzea beharrezko ezagutza jangaien segurtasunaren auditoriak egiteko. Auditoria horiei esker, bermatzen da gure pazienteen elikaduran parte hartzen duten prozesuen egokitasuna”.

Foro honetan berba egin zen hauei buruz: elikagaien segurtasuna, auditorien oinarri eta prozesu, arrisku puntuen azterketa eta kritikoen kontrola, segurtasuneko nazioarteko arauak eta prozesuen eta ISO 22000 arauaren kontrolari buruz.