Araba ESIko abesbatza prest dago estreinaldirako

AUO Txagorritxun, maiatzaren 30ean  izango den ‘Egoiliarrei harrera-jardunaldia’ da Araba ESIko abesbatzak aukeratu duen ekitaldia, lehen emanaldia egiteko.

fotos coro OSIARABA 080Abesbatza osatzen duten 35 ahotsek, dagoeneko, bi hilabete baino gehiago eman dute, entseguak egiten eta prestatzen, emanaldiekin hasteko. Araba ESI osoko laneko kategoria guztietako langileak dira. Taldea asteazkenero elkartzen da, 19:30-20:30, Olagibel osasun-zentroko bosgarren solairuan. Lantzen duten errepertorioa anitza da: euskaraz eta gaztelaniazko abestiez gain, baten bat, frantsesez edo zuluz egiten dute.

Abesbatzak Araba ESI osoko partaide gehiago izan nahi ditu. Partaideek esaten dute hurbiltzen direnak primeran pasatzen dutela, “giroa hobezina delako eta entseguetatik ateratzen zarelako eraberrituta, energia gehiagorekin".

Interesdunek hauen bidez eman dezakete izena :

Carmen Gistau, posta-elektronikoa mariadelcarmen.gistautorres@osakidetza.eus edo 945 00 76 39 telefonoan.