Araba ESIko AUOk Endokrinologia eta Nutrizioko espezialistei prestakuntza emango die, 2017tik aurrera

Osasun Ministerioak ofizialki jakinarazi dio Araba ESIri irakaskuntzako egiaztagiria AUOko Endokrinologia eta Nutrizio zerbitzuarentzat, urtean egoiliar bat jasoko duena. Eduardo Fernandez, Ikasketaburua, Gonzalo Maldonado, zerbitzuburua, eta gainontzeko taldekideak pozik agertu dira lorpen horregatik.

“Egoiliar bat izatea gure lanarentzat oso eragingarria izango da, prestaketa prozesuan dagoen profesional batek eskatzen baitigu azken ezagutza, aurrerapen eta teknikekin eguneratuta egotea…” esaten du Maldonado doktoreak. Gainera, aipatzen du egiaztapen-prozesua hasi zutenetik zerbitzua egokitzen ari direla, kalitate handiagoko irakaskuntza bat eskaini ahal izateko.

Clara Fuentes, zerbitzu-ondokoa, izango da Endokrinologia eta Nutrizioko egoiliarren tutorea. Izan ere, espezialitate horrek 4 urteko iraupena izango du. Prestakuntza prozesuan zehar egoiliarrek bi hilabeteko errotazioa emango dute Hormonal Laborategian eta Gurutzetako Ospitaleko Endokrinologia pediatrikoan, eta, azken ikasturtean, beraien intereseko arlo batean kanpoko errotazioa lau hilabetez. Beraz, ia egoitza guztia gure ESIn egingo dute.

Endokrinologia eta Nutrizio zerbitzua AUOko hiru eraikinetan dago, eta 11 medikuz osaturiko talde bat du, urtean 3.500 kontsulta berriri arreta eman eta 20.000 errebisio jarraituak egiten dituena. Era berean, zerbitzuak badu erizaintzako talde bat, aditua dena paziente diabetikoari edo patologia nutrizional bat dutenei arreta ematen.

Kontsulta orokorrez gain, zerbitzuak  ere baditu kontsulta monografiko hauek:

  • Haurdunaldiko patologia, urtean 800 paziente berriri arreta ematen diona.
  • Elikadura-portaeraren nahasmen unitatea, guztira urtean 60 paziente berri jasotzen dituena.
  • Lipidoen unitatea: EAEko unitate bakarra da, Arteriosklerosiaren Elkarte espainiarrak egiaztatu eta Endokrinologiako espezialistek artatzen dutena. Urtean, 100 paziente berri baino gehiago jasotzen du unitate horrek.
  • Diabetes eta teknologia berriak: Kontsulta berri bat da, intsulina-bonbak, eten gabe intsulina emateko sistema azkarrak dituzten pazienteei arretaren beharrari erantzuna ematen diona.
  • Nutrizioa: besteak beste, kontsulta honek hainbat patologia (neurologikoak, onkologikoak) duten pazienteei arreta emateaz gain, jarraipena egiten die kirurgia bariatrikoko pazienteei.

Urologiako egiaztapen berriarekin eta orain Endokrinologiakoarekin, guztira 25 dira gure ospitaleak irakaskuntza emateko dituen espezialitateak, 136 Barneko Mediku Egoiliar, 56 Familiako BAME, eta zenbait BAEE, BAFE eta BAPErekin. Era berean, espero da zerrenda horri laster gehitzea Pediatriako Erizaintzako espezialista.