Araba ESIko Barne-medikuntzako egoiliar batek sari bat lortu du Logroñon

Igor Gomez Ruiz Araba Unibertsitate Ospitaleko Barne-medikuntzako 5. urteko mediku egoiliar bat da. Otsailaren bukaeran parte hartu zuen Aragoi, Nafarroa, Errioxa eta Euskadiko Barne-medikuntzako Elkartearen egoiliarren urteko batzarrean.

Topaketa hauetan zenbait gairi buruzko prestakuntza ematen da. Aurten hauek izan dira hizpideak: erresistentzia anitzeko germenek sortutako infekzioak, kateterrak eragindako infekzioak, endokarditisa, diabetesa, eta burdin eskasiagatiko anemia eta min kronikoaren eguneratzeak. Batzar horiei esker, ospitaleek trukatzen dituzte euren arteko prestakuntza esperientziak.

Horretaz gain, herrialdeen artean kasu klinikoen inguruan lehiaketa bat egiten da. Oraingoan, irabazlea gure egoiliarra, Igor, izan da. “Azalpen asko, azalpen gehiegi” izeneko kasu klinikoak deskribatzen ditu paziente baten sintomak. Haietariko batzuk denboran zehar justifikatuak izan ziren, baina hasiera batean, sintoma guztientzat arrazoi bakar bat aurkitu gabe. Hainbat azterketa egin ondoren, azalpena da sindrome autoinflamatorio bat zela. Igorren hitzetan “kasu honek baieztatzen digu gure paziente askok dituzten sintomen azalpena bilatu behar dugula”.

Era berean, Igorrek esaten du badirela paziente batzuk diagnostiko eta klinika konplexua dutenak, eta haien arazoen erantzunak topatu daitezkeela, baina “ezin ditugula alderatu, batez ere, azalpenek konponbide bat ez dakartenean”. Bere iritziz, barne-medikuntzako mediku baten lanak haratago joanda, bilatu behar dio pazientearen klinikari azalpen bat, behin betiko konponbide bat eman ahal izateko.

Zaragozan, azaroan izango den Barne-medikuntzako Elkartearen estatuko kongresurako inskripzio bat izan da Igorrentzako saria.