Araba ESIko egoiliar batek saria jaso du Hipertentsioaren Euskal Elkartearen urteko bileran

Mar 5Mar Lopez Miralles Familiako Medikuntzako bigarren mailako egoiliar bat da Gasteizko Zabalgana osasun-zentroan.

Otsailaren 5ean parte hartu zuen Gasteizko Europa Jauregian izandako Hipertentsio Arteriala eta Arrisku kardiobaskularrerako Euskal Elkartearen (SOVASHTA) XVIII bileran.

Foro horretan, Marrek jaso zuen “Manolo Luque dok. 2016” saria, berak eta Hector Garcia, Andrea Lluesma, Maria Echeverria eta Enrique Muro laguntzaileekin batera bileran bertan azaldu zuen “Hipertentsio arterial errenobaskularra” izeneko kasu klinikoagatik.

ARA IIko tratamendu bat hasi ostean presio arterial handitu eta kreatinina igo zitzaion paziente baten kasua aurkeztu zuen. Nefrologiara bidali eta gero, ustezko arteriosklerotiko jatorrizko giltzurrun-arterien estenosi bilaterala diagnostikatu zioten. Hori dela eta, angioplastia bat egin zioten eta arteria bietan stent bana jartzea erabaki zuten.

Saria irabazi duenez gero, Mar Lopez Miralles izango da SOVASHTA elkartearen ordezkaria Hipertentsioaren Espainiako Elkartearen (Hipertensio arterialari aurre egiteko Espainiako ligan http://www.seh-lelha.org/) 21. Bilera Nazionalean. SEH-LELHA elkarteak bilera hori egingo du martxoaren 9tik 11ra, Valentziako Biltzar Jauregian.

Mar 3