Araba ESIko ekimen bik atzo jaso zuten aitortza, ´OSNeko Praktika Onen II Jardunaldian´

Buenas practicas II jornadasOsasun Ministerioak bultzatzen ditu Praktika Onen identifikazioa eta hedapena, bikaintasunerako bidean ezinbesteko elementu gisa.

Hori dela eta, atzo goizean ´OSNeko Praktika Onen II Jardunaldiak´ izan ziren Osasun, Gizarte Zerbitzuak eta Berdintasuneko Ministerioko Ernest Lluch aretoan.

Ekitaldi horretan, Araba ESIko ekimen bik jaso zuten Praktika Onaren aitortza, 2015eko deialdian: ´Lehen Mailako Arretan Aurretiazko Borondateak´ eta ´Teki. BGBKeko paziente kronikoentzako Telemonitorizazioa eta Teleasistenztia´ proiektuak.

Iñaki Saralegik, Santiagoko ZIUko medikuak, bultzatutako ´Lehen Mailako Arretan Aurretiazko Borondateak´ proiektuaren helburu nagusia da heriotzari buruzko solasaldiak eta hausnarketa sustatzea. Hitzaldia horiek izaten dira pazientearen inguru hurbil batean (osasun zentroan edo etxean bertan) eta konfiantzazko profesionalekin (mediku, erizainarekin), hurbileko senide bat aurrean egonda. Saralegiren hitzetan ´heriotzari buruz hitz egiten da, normaltasuneko egoera batean, eta ez, berriz, ospitaleratuta daudenean´.

Estatu mailan aitzindaria den proiektu honen lehen fasea hasi zen Olagibel eta San Martin osasun zentroetan. Han 300 elkarrizketa egin zituzten. Ekimenaren harrera ona ikusita, erabaki zuten proiektua zabaltzea Arabako  gainontzeko osasun zentroetara.

Orain arte egindako 630 banako elkarrizketez gain, proiektuak aurreikusita dauka trebakuntza ematea osasun zentro bakoitzean erreferente izango diren profesionalei. Dagoeneko, prestakuntza saio batzuk egin dira, non 150 mediku, erizain, erizaintzako laguntzaile eta gizarte langilek baino gehiagok hartu duten parte.

Berriz, ´Teki. BGBKeko paziente kronikoentzako Telemonitorizazioa eta Teleasistenztia´ proiektua bere osotasunean AUOk diseinatu eta burutu du.

Marian Segura, erizaina, eta Patricia Sobradillo, neumologa, dira proiektuaren eta bere arrakastaren arduradunak. Haiek azpimarratu nahi dute proiektu berritzaile bat dela, mugimenduaren teknologia erabiltzen duena BGBKeko pazienteen larriagotzeak goiz identifikatzeko eta geldiarazteko. Horrela, saihestu daitezke ospitaleratzeak eta honek eragiten duen antsietatea.