Araba ESIko espezialistek "Giltzurrun eta Emakumeen Osasuna"-ri buruz hitz egin dute

Joan zen martxoaren 8an Giltzurrunaren Munduko Eguna ospatu zela eta, ALCER Euskadi fundazioak Europako Jauregian solasaldi bat egin zuten Isabel Jimenok, nefrologoa, eta Mª Ángeles Vicentek, endokrinologoa, gidatua, biak Araba ESIko profesionalak.

Vitoria-Gasteizko Europa Jauregiko Barandiaran gela bete egin zen, izan ere urte honetarako aukeratutako gaiak ”giltzurrunak eta emakumeen osasuna” interes handia piztu zuen bai giltzurrunetako gaitza duten pazienteen artean, baita euren familiarteko eta orokorrean herritarren artean ere.

Hitzaldia Isabel Jimenoren parte hartzearekin hasi zen, Araba ESIko nefrologoa, “Emakumea eta giltzurrunetako gutxiagotasunean” oinarritu zena.

Jatorri autoimmunea duten gaixotasun askok batez ere emakumeei eragiten die, eta giltzurruna prozesu horietan maiz kaltetzen den organo diana da. Haurdunaldia ere giltzurrunarentzat eskari handiko garaia da: ernaldien %10ean hipertentsio arazoak sortzen dira organoa kaltetu dezaketenak, zenbaitetan epe luzera ere, erditze ostean. Gainera, giltzurrun transplantea jasan duten emakumeek euren giltzurrunetako funtzioa arriskuan jartzen dute haurdun geratzen direnean.

Zaintzaile moduan, emakumeek euren denbora zati handi bat dialisia eta transplantea egin duten gaixoak zainduz pasatzen dute. Isabel Jimenok azaldu du giltzurrunetako gaitzak jota dagoen gizonezko bat ohikoago dela kontsultara emakume batez lagundurik etortzea, kontrakoa baino. Trasplanteei dagokionez, de vivo organo-emaileen artean emakumezkoak dira gehienak, eta hala ere, de vivo giltzurrun mentua dohaintzan jasotzen dutena gutxiengoa dira, gizonezkoekin erkatuz.

Bigarren zatian Mª Angeles Vicentek, Araba ESIko Endokrinologian espezialista, “giltzurrunetako gaixotasunerako eta diabeteserako dieta”ri buruz hitz egin zuen. Bere hitzaldian obesitate mota ezberdinak deskribatu zituen, elikagai batzuen inguruko hainbat topiko deseraiki zituen, horien onura eta kalteaz, eta dieta mediterraneoa zertan datzan azaldu zuen. Halaber, giltzurrunetako patologia duten pazienteek beharrezko duten abordatze dietetiko profesionalizatuaren inguruan aritu zen.

ALCER Bizkaiko presidenteak ekitaldia itxi zuen ALCER Federazioaren helburuak, zerbitzuak eta jardueren inguruko azalpenak emanez. Federazio honek giltzurrunetako gaixotasun kronikoa duten estatu osoko pazienteak biltzen ditu.