Araba ESIko Gonzalo Mancebo mediku adjuntuak, doktoretza-tesi hobereneko saria lortu du

Asturias Printzerriko Medikuntzako Akademia Realak Medikuntza eta bere espezialitateak arloko doktoretza-tesi hobereneko saria eman zion. Izan ere, Oviedon saritu zuten joan zen azaroan.

Araba ESIko Otorrinolaringologia Zerbitzuko Gonzalo Mancebo espezialistak aurkeztutako ikerlanak “Marcadores moleculares del riesgo de progresión a carcinoma en lesiones premalignas de laringe” izenburua zuen.

Ikerketan Cortactina proteinak aztertu zituen, hala, FAK (foku-atxikimenduko kinasa ) eta 81 pazienteren laringe-lesio aurregaiztoen laginetan eta segimendu klinikoaren bitarteko bost urteotan garatutako laringe-tumoreetan. Horietan guztietan argi frogatu zuen proteina horren adierazpen bizia erakusten zuten pazienteek minbiziaren intzidentzia askoz handiagoa zutela besteek baino. Halaber, Podoplanina adierazpena laringe minbizi-arriskuaren gehikuntzarekin lotuta omen dago.

Izan ere, aurkikuntzak proteina horiek laringe minbizi- arriskuaren adierazletzat jotzen ditu.