Araba ESIko kirurgia handi anbulatorioa

Araba ESIko ildo estrategikoetan ezarritako ekintzen barruan kokatzen da estrategia asistentzial anbulatorioei bultzada ematea; hau da, irisgarritasuna, segurtasun klinikoa eta jasangarritasuna hobetzea. Ekintza horien barruan, Kirurgia handi anbulatorioa da bultzada handi bat eman nahi  dioten proiektu garrantzitsuenetariko bat.

Datozen asteotan, martxan jarriko dute Santiago erakineko Eguneko Ospitale Kirurgiko berria. Alegia, azpiegitura moderno bat izango da, Arabako biztanleen beharretara egokitzen dena. A blokeko 2. solairuan dauden instalazio hauek egiteko, 1,4 miloi euro inbertitu dira.

Martxan jartze horrekin batera, eta KHA antolatzeko proiektu moderno bat garatzeko xedeaz,  hautaketa prozesu bat egin da Araba ESIko KHAko Koordinatzailea izendatzeko. 2016ko maiatzaren 20tik aurrera, orain arte Kirurgia Orokorra zerbitzuko medikua zen Eugenia Campo Cimarras doktorea hasiko da egiten ESIko KHAko Koordinatzailearen lanak, Zuzendariordetza  Kirurgikoaren menpe.  Campo doktorea KHAren proiektua ezartzearen arduraduna izango da, eta lan hauek egingo ditu: arlo kirurgikoetako profesional guztiak inplikatu; KHAko zirkuitu asistentzialak garatzeko arduraduna izan; ardurak definitu; adierazleak definitu eta euren jarraipena egin, eta hobetzeko arloak ezartzea. Beraz, gure ESIn erreferentziako pertsona izango da.

Zuzendaritza Medikoak Araba ESIko profesional guztiei eskatu nahi die laguntza eta inplikazioa, proiektu garrantzitsu hau arrakastatsua izan dadin.