Araba ESIko lau proposamena Parte Harturen TOP 5ean

Joan den maiatzaren 29an, asteartez, Osakidetzako Zuzendaritza Nagusian, Parte Hartu Top 5 Tailerraren 2. edizioa egin zen, Osakidetzako inplikazio profesional eta parte hartze zerbitzuak antolatuta.

Parte Hartu gune korporatibo bat da berrikuntza eta ideien sormen gunea. Plataforma honetan, Osakidetzan lan egiten dugun pertsonek gure lana hobetu dezaketen ideiak proposatu ditzakegu. Proposamen hauek bozkatu egiten dira, komentatu, aztertu eta azkenik hobekuntza zehatzetan gauza daitezke.

Ideia errazak izan daitezke edo konplexuak, beti ere baliotsuak eta entzunak izateko duinak, egunez eguneko eskarmentutik eratortzen direnak. Osakidetzako eraldaketan parte hartzea suposatzen du, balioa eskainiaz.

Joan den maiatzaren 29an egin zen topaketan azken urtean zehar profesionalek egindako bost proposamen onenak hautatu ziren Parte Hartu-n.

Aipatu beharrekoa da proposamen berritzaile horietatik lau Araba ESIko profesionalek aurkeztu dituztela.

Hurrengo pausua proposamen horien 2. Edizioko Zuzendaritza Batzordean aurkeztea izango da. Batzordea datorren hiruhilekoan egingo da eta bertan horien ezarpen posiblea erabakiko da.