“Araba ESIko tabakismoaren oraina eta geroa”

Fernando Encinarrekin bildu gara, Araba ESIko Ekonomia eta Finantzietako Zuzendaria eta Kerik Gabeko Batzordearen arduraduna, eta Carlos Jiménezekin, mendekotasun honen aurkako lanaren erreferente eta koordinatzailea, gai honi buruzko azken berrikuntzak adierazi diezaguten

Zein egoeran dago ESIa, gai honi dagokionez?

Fernando: Ezagutzen duzuen moduan, Araba ESI Kerik gabeko erakundeen euskal sarearen parte da, zeina mundu mailako tabakismoaren aurkako borrokaren beste erakunde baten baitan kokatzen baiten, ENSH izenekoa.

Erakunde hauetako partaide izatea arrakastaren adierazle da edozein erakunderen baitan, hala ere, bide luzea egin behar da; bide honek jarrera ausarta eta tinkoa izatea eskatzen du tabakoaren kontsumoaren aurrean, gure profesional askok eta askok denbora luze honetan frogatu duten moduan eta erakunde honek berezko konpromiso moduan hartu duena.

Eta zu Carlos, zer esan dezakezu zentzu honetan?

Carlos: Fernandok adierazi duen moduan, Araba ESIren baitan gai hau duela urte askotatik hona ari dira lantzen nahiz eta asistentzi-jarduera hutsaren alorrera bideratuagoa zegoen. Gainera, sare honetako partaide izatea lerrokatzen da babesten gaituen Estatu mailako eta Euskal Herriko legediarekin, 2017-2020ko Osasun Saileko lerro Estrategikoekin eta bereziki “Tabakorik Gabeko Euskadi Libre” baten Estrategiarekin. ENSHeren partaide izateak inplikatzen du helburu zehatzak dituen egitasmo bat abian jartzea eta horietara zuzenduriko ekintza zehatzak bideratzea. Laburbilduz, bide orri bat sortzea suposatzen du, abian jartzera edo berrindartzera, jarraipena egitera, edo ekintza horien guztien ebaluazioan bideratuko gaituena. Ekintza horien guztien garapenaren araberakoa izango da, ESIk lortutako egiaztapen maila, beti ere, ENSH estandarren baitan.

Guri dagokigunez, ebaluazio ikuspegia urtarrilaren 30 eta 31n jarrita, baina, batez ere, arlo honetako lana bultzatzeko asmoz eta plaga honen aurkako erreferente bilakatu nahirik zinez, Plan Estrategiko bat eratu dugu, planteamendu hau guztia jasotzen duena eta gure profesionalen artean zabaldu duguna.

Gure erakundeko zein eragilek osatzen dute lan taldea, egunerokotasunean Plan Estrategikoari azkenik zentzua emango dioten profesionalen lana errazten saiatuko direnak?

F: Joan den urtean disziplina anitzeko lantaldea sortu zen, Lehen Mailako Arretako profesionalez osatua, baita PEAZ, Segurtatsun eta Zaintza zerbitzua, Garbitasun zerbitzua, Kalitate/Prozesuen Kudeaketa, Pneumologia, Arreta Integratuko Zuzendaritza, Osasun Publiko eta Mendekotasuna, Lan Osasuna eta gu geu ere, Carlos eta biok. Talde hau urtean bitan elkartzen da planean ezarritako helburen lorpena errazteko beharrezko diren estrategiak garatzeko eta horien emaitzak monitorizatzeko asmoz.

Horrek guztiak lan talde ezberdinen bidez indar hartzen du. Azken biak araudiaren arau-hausteei erantzuna emateko dokumentua osatzeaz ardura dira, hala nola, ingresatutako pazienteen tabakoaren ordezko tratamendu farmakologiakoaren protokoloa txertatu, ebaluatu eta ezartzeaz, azken hau hainbat zerbitzuetan gutxira pilotatuko dena.

Honen guztiaren arrazoia non dago?

C: Atxikitako gure herritarrentzat zein ESIn lan egiten duten langileentzat, tabakoa saihestu daitekeen heriotza eta gaixotasunen lehendabiziko zergatia dugu. Hori dela eta, duela urte asko, Lehen Mailako Arreta, erreferenteen eta beste hainbat profesionalen konpromiso ordainezinarekin, lanean dabil eraginkortasun eta profesionaltasun osoz, eta horrela lortu dugu urte gutxietan soilik tabakoa uzteko ohituretan Euskadiko erakunde sanitarioetan emaitza onenak izatea. Tarte honetaz baliatuko naiz pertsona horiei guztiei eskertzeko izurrite honen aurkako dedikazio eta esfortzua.

Halaber, batzuk eta besteak tabakoari uzteko laguntzaz gain, ESIko Zuzendaritza taldeak beharrezko ikusi du pausu bat gehiago ematea izurrite honen borrokan, ESIren baitan ikuspegi orokorrago batetik abiatuta eta Sareko adierazleak patroi eta gida moduan hartuta, praktikan jarri dira hainbat praktika desberdin eta ekintza ugari, hala nola, karteldegia berrindartzea, ingresatuta dagoen bitartean tabakoa ordezkatuko duen tratamenduak eskaintzearen pilotajea, aipatatuako arau-hausteen erantzute protokoloa abian jartzea, bai profesional baita erabiltzaile eta bisitarientzat ere. Ekintza multzo horiek guztiak zabalduko dira komunikazio plan baten ondorioz, mezua zabaltzen jarraitzea eta mundu guztiari ezagutaraztea bilatzen duena, eta bide batez osasun profesional guztiek izurrite hau desagertze bidean jartzearen ardura indartzea eta bere gain hartzea bilatuko duena ere. Uste dut guztiok norabide berean arraun egin behar dugula, eta berriro ere nire eskerrik beroena jada egiten ari direnei edo horretara gehitu nahi dutenei.

Bukatzeko aukera hau baliatu nahi dut Araba ESIko langile erretzaile guztiei eta herritarrei gogorarazteko PAUetara hurbildu daitezkeela erretzeari uzteko prozesuan laguntza jasotzeko.

Mila esker, berriro ere, aukera honegatik.