Araba ESIko Urologia zerbitzuak laguntzen duen proiektu bat aitortu dute bi sarirekin azken urte honetan

Javier Extramiana, Pastora Beardo eta Josep Campà

Duela bi urtetik hona, Araba ESIko Urologia zerbitzua elkarlanean ari da Gurutzetako Unibertsitate Ospitalearekin eta Sevillako Virgen del Rocío Ospitalearekin prostatako minbiziaren tratamenduan segurtasuna eta eraginkortasuna aztertzeko proiektu batean.

Proiektuak prostatako minbiziaren segurtasuna eta eraginkortasuna aztertzea du helburu eta, bereziki, prostatako minbizi aurreratua duen pazientearengan. Lan honen emaitza bikaintasun estandar bat dira eta, horrexegatik, jaso du aitortza bi sari zientifikoren bidez azken urte honetan.

Joan den apirilean, proiektuaren emaitzak aurkeztu ziren Jaenen egin zen Espainiako Urologia-Elkarteko Urologia Onkologikoko taldearen XIX. Batzar nazionalean, honako izenburua zuen poster honekin ‘Tratamenduaren eraginkortasuna eta segurtasuna Abirateronarekin adindunak diren lehen lerroko pazienteena eta kastrazio metastasiko bidez tratatu ezin diren prostata minbizia dutenenak’. Lanak Prostata Minbizian aurkeztutako Poster Onenaren Saria jaso zuen.

Gainera, proiektu hau jada saritua izan zen, 2017ko azaroan, Bartzelonan egin zen Minbizi Urogenitalaren Europako Diziplina anitzeko batzarrean. Aurkeztutako posterrak abagune honetan Prostatako minbizi aurreratuan lanik onenaren lehenengo saria jaso zuen eta honako izenburupe honetan aurkeztu zen: ‘Efficacy and safety of abiraterone acetate and enzalutamide treatment in a real-world setting in elderly chemotherapy-naive patients (>75 years old)’.

Aitortza honek, bai maila estatalean bai nazioarteko mailan, balioa ematen dio gure osasun sistemari eta elkarlanaren eremuan kalitate sanitarioan erreferentzia maila gorena lortu duten profesionalen esfortzuari, zeintzuen helmuga artatzen duten herritarren osasuna hobetzea baino ez baita.