Araba ESIko Zain barneko Terapia Taldearen irakaskuntza-funtzioa

2012an sortu zenetik, sarbide baskular eta zain barneko terapiaren eraginkortasuna hobetzeko ezinbestekoa izan den irakaskuntza lan handia garatzen ari da Araba ESIko Zain barneko Terapia Taldea (ETI).

Taldeak ikastaro espezifiko ugari antolatu ditu Osakidetzaren sareko, Osasunbideko eta Errioxako Osasun Zerbitzuko erizainei zein bestelako profesional taldeei zuzendutakoak. Saio hauen helburu nagusia zainketa baskularra hobetzea da, eta horretarako, baliabide desberdinak eskeintzen dituzte, hala zainketak optimizatzeko nola paziente zein profesionalentzako arriskuak murrizteko.

Gaur egun, aurrez aurreko formakuntza eskeintzen dute nazio mailako “Flebitis Zero” proiektuaren markoan eta “Bikaintasunarekin Konprometitutako Zentroak-BPSO” proiektuarenean ere. 2016tik, bestalde, gradu-aurreko ikasleentzako tailerrak eskeintzen dituzte Vitoria-Gasteizko Erizaintzako Unibertsitate Eskolan.

2018.urtea aukera handia izan da taldearentzat, lehenaldiz irakasle moduan parte hartu baitute Nazioarteko MACOVA (Multidisciplinary Advanced Course on Venous Access) Ikastaroan. Joan den martxoan izan zen ikastaroa Venezian, eta zainetako sarbide okerra maneiatzearen gaiari heldu zioten.

Araba ESIko Zain barneko Terapia Taldeak irakaskuntza-ibilbide horretan erabilitako ikus-gidaliburua prestatu du, profesionalentzako gida izateaz gain, pazientearen segurtasuna bermatzen eta eskeinitako asistentziaren kalitatea handitzen laguntzen duen lantresna dena.

Zain barneko Terapia Taldeko profesionalek azpimarratu dute, Araba ESIko profesionalek konpromiso handia erakutsi dutela zainetako sarbideari buruzko formakuntzan, eta horri esker, gure erakundeko zainketa baskularrean  aurrerapen handia egin dela.

PDF-a deskargatu