Araba ESIn Eskuen Higienearen Mundu Eguna

Gaur, maiatzak 5, Osasun Arretan Eskuen Higienearen Mundu Eguna dela eta, “Bizitzak salbatu ditzakeen keinu bat”  izeneko Saio Kliniko Orokor bat ospatu da.

lavado manosPrebentzio medikuntzako Zerbitzuak eta Pazientearen Segurtasuneko erreferenteek saio hori prestatu dute, Eskuen Higiene on bat egitearen garrantziaz kontzientziatzeko. Neurri hori ezinbestekoa da Arreta sanitarioarekin erlazionaturiko prebentzioan; izan ere, Osakidetzako Pazientearen segurtasunaren lehen ildo estrategikoa da.

Dibulgazio izaerako bileran eskuen higienearen praktika bat sartu dute, eta gainera, neurri hau betetzera animatzeko, profesionalei pegatina bat banatu diete.

Saioan jende asko egon izanak erakusten du Araba ESIko interesa hau bezalako ekimenen aurrean, azken finean balio baitute pazientearen segurtasunarekiko jarreren aldaketa kulturala sortzeko.