Ebakuntza-gelako eraberritze-lanak amaitu dituzte AUO Txagorritxun

Goitik behera eraberritu dute oso denbora gutxian.

Ospitaleko ebakuntza-gela bateko eraberritze-lanak amaitu dituzte.

Oraingo honetan lanak hasi baino lehen, bitartean eta geroko argazkiak agerian jarri ditugu izandako aldaketaren berri izan dezazuen. Hori guztia egiteko ebakuntza-gelako eraberritze-lanek astebete eta piko iraun dute.

Azuleju-estaldura kendu eta erresistenteago zen pladur bereziarekin estali dute. Horretara egokitutako pintura espezifikoarekin pintatu dute.