ASPASOR elkarteak praktika oneko gida bat argitaratu du

ASPASOR (Asociación de Padres, Madres/Amigos de las Personas Sordas de Álava) elkartea “HORMEK HITZ EGITEN DUTE, BAINA ENTZUN EZ” izeneko kanpaina egiten ari da, non, beste ekintza batzuen artean, sartu duten praktika oneko gidak banatzea. Gida horrek jasotzen ditu entzuteko ezgaitasuna duten pertsonekin komunikazioa hobetzeko hainbat aholku.

Araba ESIko langile guztioi helarazi nahi dizuegu gida hori, jakin badakigulako ekintza txikiei esker, eta jarrera batzuk aldatuz, gidan gomendatzen diguten bezalaxe, paziente hauen harremana osasun sistemarekin erraztu dezakegula.