AUO-ko profesionalek insomnioari buruzko eskuliburu bat argitaratu dute

Carlos J. Egea, Ana González-Pinto eta Sara Barbeito AUO-ko medikuek koordinatu dute insomnioan aditua den talde bat (besteak beste, Ainhoa Álvarez, Sonia Ruiz de Azúa, José Luis Manjón, José Ramón Peciña eta Patricia Vega), gaixotasun horri buruzko liburu bat argitaratzeko. Liburu osoa AUO-n egin da, eta terapeutentzat zein pazienteentzat da.

SOMNE“Somne programa” psikologiako terapia oso bat da, insomnioa tratatzeko zortzi saio dituena. Terapia horrek bi zati ditu: bata, aditu, terapeuta eta klinikoentzat; berriz, bigarrenak jasotzen ditu pazienteentzako informazioa eta teknikak.

Adituen ustez, insomnioa sintoma bat da eta ez gaixotasun bat. Egia esan, %8-k arreta egokia jaso arren, herritarren %15-i eragiten dion osasun publikoko arazo baten aurrean gaude. Hori horrela da, agian loa kulturaren ikuspuntutik bizitzaren alferrikako denbora ez nahitaezkotzat hartu da, nahiz eta insomnioaren arazoek dakartzaten ondorioen kostuak bilioika dolarrekoa kuantifikatu.

Farmaziako tratamenduak erakutsi du eraginkorra dela epe laburrean. Gaur egun, portaeraren interbentzioetan eta interbentzio portaera-kognitiboetan oinarritutako tratamendu terapeutikoak ondu
ra handiak ditu.

Berriz, tratamendu horrek muga batzuk baditu; adibidez, profesional trebatuen falta, kostua eta hura aplikatzeak denbora gehiago behar izatea farmaziako preskripzioak baino. Traba horiek txikitu daitezke saio mugatuak baitira, eta eskuliburu horrek sustatzen dituen beste ekintza batzuei esker.

Goraipatzekoa da Bioaraba ikerketa proiektuan integratuta dauden AUO-ko Psikiatria zerbitzuaren eta Loaren Unitate Funtzionalaren lana. Talde horien eginkizunari esker argitaratu da eskuliburu hau, laneko esparru berri batean pazientea eta profesionala sartuko dituen ikuspegi berri batekin eta pazienteak hobetzeko giro berritzaile batekin.

  info +