Araba ESI Santiagoko Farmaziako taldeak sari bat jaso du Farmazia eta Parafarmaziako I Kongresu Nazionalean

Araba ESI Santiagoko Farmaziako zerbitzuak FAE  ponentzia onenaren sariaren accesita jaso zuen pasa den azaroan, Jerez de la Fronteran izandako Farmazia eta Parafarmaziako I Kongresu Nazionalean.

Taldeak aurkeztu zuen  “Control de caducidades y stocks en la farmacia del HUA Santiago” izeneko ponentzia. Lau egileak hauek izan ziren:  Maria Angeles Garcia, Maria Antonia Benito, Maria Leocadia Morales eta Maria Isabel Saenz de Cerain. Nahiz eta laguntzaile teknikari hauek lana azaldu Farmazia eta Parafarmaziako I Kongresu Nazionalean, azpimarratzen dute “Santiagoko Farmaziako talde osoaren elkarlana izan dela, denon ekarpena egon baita”.

IMG_0016-Osaraba 2Ponentziak  hiru zati ditu:

  • Stocken kontrola.
  • Ingurumeneko kondizioak.
  • Iraungitzearen kontrola.

Lehen zatian azaltzen dute nola jasotzen eta ordenatzen dituzten medikamenduak. Azpimarratzen dute ordena ezinbesteko dela, garrantzitsuena baita  “ez ematea paziente bati iraungitako medikamentu bat. Hori ekiditeko stocken kontrol zorrotza eraman behar da. Medikamentuak jasotzean, iraungitzear dagoena aurrean jartzen dugu, lehenbailehen emateko”.

Bigarren pausua Ingurumeneko kondizioen kontrola da. Nabarmentzen dute “medikamendu bat iraungita ez badago ere, garrantzitsua dela pazienteari ez ematea hondatuta badago” . Hori dela kasua, ingurumeneko hiru faktoreen kontrol bat egiten dute:  biltegiko tenperatura eta hezitasuna, eta baita medikamenduen beraien fotosentsibilitatea.

Azkenik, ponentziaren hirugarren zatia iraungitzearen kontrolari buruzkoa da. Hori kudeatu ahal izateko, laneko protokolo arautu bat dute. Hiru hilabeterik behin, alfabetikoki ordenaturik dauden medikamendu guztien zerrenda batzuk egiten dira. Farmaziako teknikari bakoitzak zerrenda baten ardura hartzen du bere gain, eta puntu gorri bat jartzen du iraungitze-hilarekin, begi-alerta gisa. Geroago,  berrikusten ditu zerbitzuko Botikari arduradunak, iraungitze-dataren arrazoia aztertu, eta eskaerak eta itzultzeak kudeatzen dituena.Hilabete bakoitzaren bukaeran, farmaziako teknikariak lankide guztien zerrendak jaso eta hil horretan iraungitzen diren medikamenduak kentzen ditu. Medikamendu horiek koarentenan uzten dituzte, beraiekin zer egin erabaki arte.

Jerez de la Fronteran izandako kongresura joanak aukera eman die “farmaziako ateak irekitzeko”, eta horrela teknikari horien eguneroko lan ezagutzera emateko. Halaber , hemen aplikatu daitezkeen beste erkidego batzuetako ideiak ekarri dituzte. Horrela, AUOko Farmaziako langileei saio bat ematea pentsatu dute, bizi izandako eta ikasitako guztia azaltzeko.