AUO - Txagorritxuko endoskopiako erizainentzako saria

 AUO-Txagorritxuko endoskopiako erizain talde batek lortu du ahozko komunikazioaren lehen saria ikerketa-proiektu honekin: “Evaluación de la eficacia y seguridad de la administración de la lidocaína en spray en las esófago-gastro-duodenoscopias: ensayo clínico aleatorio”.

Aipaturiko lana aurkeztu zuten Donostian ekainaren 9 eta 10ean Euskadiko SATSE-k antolaturiko “Ikuspen, lidergoa eta antolakuntza berriei” buruzko profesionalen jardunaldietan eta III Ikerkuntza saioan.

Taldea hauek osatzen dute: Alexandra Ortiz, Eztizen Uraga, Irene Martín, María Balsategui, Nuria Fernández eta Francisco Javier Zozaya