AUOk Euskeraren Astea ospatu zuen

Arabako Unibertsitate Ospitaleak (AUO) Euskararen astea antolatu du aurten lehenengo aldiz, programazio handi batekin.

Horregatik, Euskara zerbitzuak eta Pediatriako andreñoak hartu zuten bere gain bideo txiki eta polit baten edizioa. Bideo hori gure sare sozialetan ikusgai dago.

Horretaz gain, euskal kafe bat antolatu zuten langileen artean euskararen erabilera sustatzeko eta baita Gasteizko jatetxe batean bertso bazkari bat ere.

Asteari amaiera emateko, Julian Iantzi aurkezle ospetsuak hitzaldi bat eman zuen Txagorritxu egoitzan, langileak animatzeko euskara erabiltzera gizartearen arlo guztietan.

Aste honen esparruaren barnean, Egoitz Tolosak, Urologia zerbitzukoak Erakundea Nagusiaren aitortza jaso zuen, Debagoieneko Ospitalean, espezialitate horretan zirkuitu elebidunak antolatzen egindako ahaleginagatik.