AUOko Barne-medikuntzako zerbitzua batzea

2016ko martxoaren 15ean Araba ESIko Arabako Unibertsitate Ospitaleko zerbitzu klinikoen erabateko integrazioa osatu egin da. Txagorritxuko areto nagusian izandako bilera batean ofizialdu da Araba ESIko Barne-medikuntzako zerbitzua eratzea.

Bilera horretan hauek izan ziren: Barne-medikuntzako mediku guztiak; espezialitate horretako AUO-ko BAMEak; ospitaleko eta kanpo-kontsultetako gainbegiraleak; eta zuzendaritzaren aldetik, Zuzendari kudeatzailea, Zuzendari medikoa, Erizaintzako Zuzendaria eta Zuzendariorde medikoa.

Hemendik aurrera, proiektu garrantzitsu hau zuzenduko dute honako hauek: Ander Andia doktoreak, Zerbitzuburua, Julia Barroso doktoreak, Paziente kronikoen Atalburua, Joseba Portu doktoreak, Infekzioso-PROAko Atalburua, eta Juan Carlos Gainzarain doktoreak, Lehen Mailako Arretako eta ospitaleko zerbitzuen arteko integrazio-prozesuen Atalburua.

Zerbitzuko kide guztiek (medikuek, erizainek, erizaintzako laguntzaileek, idazkariek,…) aurrean dute ilusioz beteriko proiektu bat, datozen urteotan AUOko berrantolakuntza funtzionala ardatz duena erronka hauekin: paziente kroniko eta patologia anitzekoari arreta emateko plana garatzea, OSIn patologia infekziosoari laguntzea eta koordinatzea, unitate mediko-krirugokoetara paziente konplexuen ko-kudeaketa zabaltzea, gaixotasun gutxituak koordinatzea, eta garrantzi bereziko beste alde batzuk.

Zorionak zerbitzuko kide guztiei. Halaber, eskatu nahi diegu orain arte bezala lanean jarraitzeko, inplikazio eta konpromisorik handienarekin.