AUOko dohaintza eta transplante taldearen esker ona

Beste urte batez gure eskerrik beroenak transmititu nahi dizkiogu Arabako Transplanteen koordinazio taldetik prozesuaren aldi bakoitzean laguntzen duzuen Araba ESIko profesional guztiei:

Gizartearen kontzientziazioa egiten duzuen Kanpo Kontsultetako zein Lehen Mailako arretakoei, dohaintza-emaile berriak antzematen dituztenei, dohaintza-emaile izan daitezkeen mantenimenduko gainbegiraleei, transplanteak arrakastatsuak izatea errazten duten azterketa osagarriak eta frogak egiten dituztenei, kirofanoko pertsonal guztiari egoera konplexuetan ezin hobeto jokatzen dutenei, familiarren akonpainamendua egiten laguntzen diguten profesionalei.

2017. urtean, lortu dugun dohaintza-emaileen kopurua, Araban milioi bat herritarretik 77 emaile izan dira, Euskadiko batez bestekoaren gainetik, 70,3 emailetan kokatzen dena mbh eta Estatuko batez bestekoaren gainetik (46.9 emaile mbh).

Garapen testuinguruan kontuan hartu behar den tasa, azken urte horietan eta mantentzen eta hobetzen saiatu garena.

Egindako lanek eta esfortzuek bere emaitza dute, izan ere, dohaintza-emate horien tasa, ahalbideratzen dute gure pazienteen transplante aukera kopuru bikainetan kokatzea, beste herrialde batzuetan lortutakoen gainetik, argi eta garbi.

Mila esker eta ilusio handia 2018 urteari heltzeko.

Arabako Transplanteen Koordinazio Taldea