Bihotzeko gutxiegitasun kongestiboaren arreta-prozesu integratua

Joan den urriaren 27an, Lakua-Arriagako osasun-zentroan, Arabako Eskualdeko dozenaka profesional bildu ziren bihotzeko gutxiegitasun kongestiboaren (BGK) arreta-prozesu integratuaren berri izateko.

Hain justu ere, Arabako Eskualdeko mediku eta erizainen eta AUOko Kardiologia Zerbitzuko profesionalen arteko lankidetza-prozesu baten amaiera izan zen bilkura hura. Bi estamentuen artean adostu dira pazienteak bideratzeko eta interbentzioa egiteko irizpideak.

Horren helburua da berringresuak saihestea, BGKri buruzko kontsulta berezi bat sortuta edota Lehen Mailako Arretan interbentzio goiztiarra eginda.

Nabarmentzekoa da Erizaintzak eginkizun garrantzitsua duela, eduki argi eta ondo definitu bat izanik ezegonkortzearen kontrolean, jarraipenean eta prebentzioan.

Kardiologiaren eginkizuna, berriz, Lehen Mailako Arretaren beharrei babesa eta jarraipena ematea da, eta, kasuistikaren arabera, interbentzio zuzena eta berehalakoa egitea.