Bioaraba, everisek eta Tecnaliak adimen artifizialaren aldeko apustua egiten dute nahasmendu bipolarra duten pazienteen tratamendua optimizatzeko

Smart Remote Treatment sendagai pertsonalizatuen egitasmoa da nahasmen bipolarraren tratamenduen itsasgarritasuna hobetzeko

Proiektua 2020ko irailean merkaturatzea aurreikusten da

Espainiako herritarren %1-%2k nahasmen bipolarra pairatzen du eta 15-25 urte artean hasi ohi da; batez beste 9,2 murrizten du bizitxaropena.

Datu hauetatik ondorioztatzen da SRT (Smart Remote Treatment) soluzioa, litemiaren aldaerak saihesten eta kalkulatzen duen eredu-iragarle batetik abiatuta Litio dosi ideala zehazten duen adimen artifizialeko algoritmo multzo batean oinarritutako medikuntza proiektua, (Litio tratamenduetako erreferentzia balioa, hartu eta 12 ordutara odolean duen kontzentrazio maila neurtzen duena).

Hori guztia intzidentzia anitzeko parametro anitzen arabera baloratzen da, eta denbora errealean bizi estiloari dagozkion datuak sartzen dira kontuan. Hau da, pazienteen bizimoduari, elikadurari eta lo-kalitateari buruzkoak.

Eredu horiek urte betez testatu eta entrenatu dituzte balioztatzeko eta hobetzeko. Eta horrek eragin-adierazle garrantzitsuenak identifikatzea ahalbideratu du paziente bakoitzarengandik jasotako datuen baitan. Denbora errealean datuak jasotzeko eta pazienteekin komunikazioa, soluzioa aplikazio mugikor batekin osatzen da, odolean litioaren kontzentrazioa monitorizatzen duen adabaki batekin eta jarduera eskumuturreko bat, klinikoari emaitza guztiak eskaintzen dizkionak.

Lehendabiziko fase batean 2018an, Araba ESIko Arabako Unibertsitate Ospitalean testatu zuten soluzioa. 2019an bigarren fase batean gauzatu egingo da eta honek ahalbideratuko du algoritmoak eskala handi batean balidatzea eta Bartzelonako Bellvitge Ospitale moduko erreferentziazko ospitalearen parte hartzea izango du, edo eta Valentziako La Fe, Madrilen La Paz,  Sevillan Virgen del Rocío Ospitaleena.

Enpresa lankidetzaren emaitza

Soluzioa disziplina anitzeko talde publiko-pribatu bat ari da garatzen: BIOEF/Bioaraba, Ana Gonzalez-Pintok zuzendutako talde baten bitartez, Araba ESIko Psikiatria Zerbitzuko Atalburua, zeinak ezagutza klinikoa eta lidergoa eskaintzen dituen, Tecnalia, zeinak beharrezkoa den teknologiarekin laguntzen duen odolean litioaren monitorizazioa eta administrazioa egiteko adabaki transdermiko baten bidez, edo eta everis, egitasmoaren adimen artifizialaren garapen eta egitasmoaren  lidergotza globalaren bidez.

Proiektua 2020ko irailean merkaturatzea aurreikusten da, NTT Data-ren finantziazioa jasotzen du Eusko Jaurlaritzako Osasun Saileko Osasun Biozientzien RIS3 garapen eta ikerketa proiektuen diru-laguntzen bidez.