Bizitza osasuntsuaren azturei buruzko tailerra, Zabalganako umeentzat

Pasa den martxoan, Izaskun Antunezek, Zabalganako osasun-zentroko erizaina, ‘Bizitza osasuntsuaren azturei buruzko tailerra’ eman zuen. Euskara hutsean eman zen tailerra auzo horretako HLHIko 5. mailako 48 umeentzat izan zen. Hartan, saiatu ziren partaideak euren elikadurarekin konpromisoa hartzen,  besteak beste, gosari on baten eta osasuntsu jatearen abantailei, kirola egiteren garrantziari eta eskuen higieneari buruz hitz eginez.

Orain dela zortzi urte baino gehiago, Zabalganako osasun-zentroa martxan jarri zutenean, Izaskunek erabaki zuen une egokia zela, interbentzio komunitario baten oinarriak finkatzeko. Orduko Araba eskualdeko Erizaintzako zuzendaritzaren eta zentrokoaren laguntzarekin erabaki zuten indarra jartzea pediatriako biztanlerian, osasun-zentro horri esleitutako biztanleen laurdena baita.

Horrela, familiekin, Zabalgana HLHIrekin eta zentroko guraso-elkartearekin ezarri ziren zenbait aliantza. Horien ondorioz,  2015-2016 ikasturtearen hasieran egin zuten haren zehar burutuko zituzten ekintzen zirriborroa.

Tailer horretaz gain, ikastetxeko irasleei eta jantokiko langileei eman diete lehen sorospenei buruzko prestakuntza.

Gainera, guraso-elkarteak eskatuta, osasun-zentroak parte hartu du  haurren jarduera fisikoa bultzatzen duen ‘Eskolako mugigarritasuna proiektuan’. Ekintza horren bidez, umeei irakasten diete eskolara oinez, bizikletaz edo patinetez joaten. Era berean, jarduera horrek ere indartzen dizkie ikasleei autonomia eta ikaskideen arteko harremana, ikastetxerako bidaietan.

Nik osasuntsu bizi nahi dut