BPSO akreditazioa jaso dute Araba ESIko 50 profesionalek

Joan den asteartean, BPSO programaren profesional bultzatzaileei akreditazioak emateko ekitaldia izan zen AUO Santiagon. Akreditazioa jaso duten profesionalek konpromisoa hartu dute, ebidentziatan oinarritutako gomendioen ezarpenaren bidezko aldaketa lideratzeko unitate eta laguntza-zerbitzuetan.

Gomendio horiek Ontarioko Erizainen Elkarte Profesionaleko (RNAO) Jardute Kliniko Onen Gidaliburuan daude jasota, eta behin ezarrita, Zainketako Bikaintasunarekin Konprometitutako Zentroa bilakatuko gara hemendik hiru urtera.

Ekitaldian, BPSO programa Araba ESIren giltzarrizko erronketako bat dela adierazi zuen  Nerea Gutiérrez Erizaintzako Zuzendariak, bere esanetan izan ere, programaren helburuak eta filosofia bat datoz gure erakundearen osasun-politikekin eta Kudeaketa Planarekin.

Araba ESIko BPSO proiektuaren liderra den Estíbaliz Cristóbal Ikerkuntzako Gainbegiraleak adierazi zuen, programaren lehen ezarpen-fasea arrakastaz garatu dela gure erakundeko lau unitatetan, eta gainera, urte amaierarako, unitate gehiagotan ere abiaraziko dela. Horrez gain, “norabide bakarra ebidentzian oinarritutako zainketa izan behar duela” azpimarratu zuen.

Araba ESIko erizaina Ana Ruiz de Austrik, bultzatzaile gisa izandako esperientzia azaldu ondoren, bere iritziz proiektuak hiru indargune dituela adierazi zuen: diziplina anitzeko lana garatu ahal izatea; unitateetako profesionalei ekintza eta epeak erabaki eta antolatzeko aukera ematen dien metodologia ezartzea; eta profesional bakoitzaren ikerketarako eta kudeaketarako gaitasuna garatu ahal izatea.

Amaitzeko, diplomak eta akreditazio-pinak banatu ondoren, Jesús Larrañaga Araba ESIko Zuzendari Gerenteak eman zion amaiera ekitaldiari.

Argazki gehiago Ikusi