Kategoria: Prentsa

"El primer hospital que se enfrentó al covid"

Rafael Sánchez Bernal, Kudeaketa Sanitarioko Unitateko zerbitzuburuak, eta Cristina Quesada, baliabide materialen erizaintzako ondokoak, biak Arabako ESIkoak, TVEko "Mañaneros" saioan kontatu dute lehen egun haietan izandako bizipenak.

"Se cumplen 5 años del confinamiento covid"

Rafael Sánchez Bernal, Kudeaketa Sanitarioko Unitateko zerbitzuburuak, eta Sebastián Iribarren, ZIUko zerbitzuburuak, biak Arabako ESIkoak, une kritiko haietako bizipenak eta esperientziak partekatu dituzte Radio Vitorian.

"La siesta saludable dura menos de 30 minutos"

Ainhoa Álvarez Ruiz de Larrinaga, Arabako ESIko Loaren Unitateko neurofisiologoak, siestak atseden osasungarri gisa duen garrantziaz hitz egin du Radio Vitorian, betiere 30 minutu baino gutxiago irauten badu eta esnatzean desorientazioa saihesten bada.

Gracias "Urgencias de Txagorritxu"

Esker ona El Correo Álava egunkarian Arabako ESIko AUO Txagorritxun lan egiten duten Larrialdi-zerbitzuko langileei, bereziki Ainhoa Marcaida medikuari.