Arabako Unibertsitate Ospitalea eta Araba Eskualdea korrikan izango dira
Arabako Unibertsitate Ospitaleak (AUO) eta Araba Eskualdeak Korrikan hartuko dute parte datorren martxoaren 28an, larunbata. Erakunde biek Juan Carlos I eta Paris etorbidea kaleen bidegurutzean hasiko den 2178 kilometroa egingo dute 12:35ak aldera. Aurreko kilometroa egingo duen Baskonia taldeak lekukoa pastuko die osasun erakundeei.






