Clara Ortega Michel, Neumologiako egoiliarra, komunikaziorik hobereneko sariaren irabazlea

Lehen urteko egoiliarrak haren komunikazioa aurkeztu zuen Euskadi eta Nafarroako Arnas Patologia Elkartearen (SVNPAR-ENAPE) XXX Urteko Kongresuan; izan ere, azaroaren 17an, Gernikan egin zen.

Lanaren izenburua hauxe izan zen“¿De qué fallecen los (pocos) pacientes PESIs:0 que fallecen?”, horren harira, arrisku baxuko TEPdunen pazienteak hiltzearen arrazoiak aztergai izan zuten betiere PESIS eskalaren araberako irizpidetik begiratuta.

PESIs eskalak behin eta berriro frogatuta du bere fidegarritasuna birikietako tronboenbolismoa (TEP) duten pazienteak sailkatzeko heriotza-arriskua epe laburrera aztertu nahi bada. Horrela, RIETE erregistroko pazienteekin atzera begirako azterketa bat egin zuten; 2002tik 2016ra bitarteko gaixotasun tronboenbolikaz betetako erregistro informatizatua, hain zuzen ere.

Aipatutako Ikerketan ondorengo hauek izan dira egilekideak: Koral Fernandez de Roitegui, Cristina Sanchez, Esther Marijuan, Julia Amaranta Garcia, Paola Oliva, Agustina Rivas eta Jose Luis Lobo.