Dena prest dago Esker On Araba ’15 ospatzeko, aitortza egiteko ekitaldia eta ikerketaren aldekoa

Arabako Unibertsitate Ospitaleak (AUO) den-dena prest du, Esker On Araba ’15 ekitaldia ospatzeko. Ekitaldi horrek balio izango du aitortza egiteko zenbait arlo profesionaletan eta gure zentroak sortzen duen ikerkuntza sanitarioan nabarmenak diren profesionalei.

Azaroaren 19an, Txagorritxu egoitzako areto nagusian izango da ekitaldi garrantzitsu hori. Berari hasiera emango zaio profesionalentzako esker on batekin, AUO-ko inguruan ospea sortu duten jarduerak egin baitituzte. Bai zerbitzuen bai profesionalen aipamena egingo da, eta baita lantaldeen aitortza berezi bat, eta Osakidetzako ildo estrategikoen arabera, gure ospitaleko profesionalen aitortza ere.

Jarraian, ekitaldiaren ardatza izango da 2015eko ikerkuntza eta berrikuntzako sariak ematea eta ikerkuntzaren inguruko jarduerak aitortzea, biak AUO/BioArabako XVI Ikerkuntza Jardunaldien barruan.

Aurrekoaz gain, azaroaren 17an herritarrekin topaketa antolatu dute Luis de Ajuria gelan, gaixotasun arraroei buru mintzatzeko. Zenbait adituk berba egingo dute ohikoak ez diren gaixotasunak tratatzeari buruz, eta AUO/BioAraba-ren inguruan abian dauden ikerketak azalduko dituzte.