“Ebakuntzak egiten hasi direnez, premiaz eskatzen dizkigute Covid frogen emaitzak"
Kontxi Lekaroz, Araba ESIko mikrobiologoak, Euskadi Irratiko "Faktoria" saioan
Araban eta Debagoinenean egiten diren test guztiak AUO Txagorritxuko laborategira iristen dira. Koronabirusaren pandemiak asko handitu du mikrobiologoen lan jarduna eta orain egunero, 1.500 test baino gehiago aztertzen dituzte.
Araba izan zen kutsadura jasan zuen lehen euskal lurraldea eta AUO Txagorritxuko ospitala birusaren erdigunean izan zen baina, laborategiari orain handitu zaio lan karga. Pandemiaren gogorrena pasata, kutsadura gizartearen ze kopurua iritsi zen jakin zenean.
Kontxi Lekaroz mikrobiologoak azaldu digu nola ari diren lanean, langile kopurua zertxobait handituta eta ohiko frogak alde batera utzi gabe lanean ari dira.