Egibideko ikasleek AUO bisitatu dute

Bigarren urtez, Egibideko (Jesus Obrero Institutua) 12 ikasleko talde batek AUO bisitatu zuen pasa den abenduaren 22an.

Ekimen hau Isabel Susaeta irakaslearena izan da. Irakasle horrek Biologia ikasgaian planteatu zuen minbizia / hematologiako gaixotasunak sartzen zituen lan bat egitea.

Aurreko urtean bezala, zentroak eskatu zuen  bilera bat batxilergoko 2. mailako ikasleekin, gaiari buruzko programa ireki batekin, informazioa handitu eta  euren zalantzak planteatu ahal izateko.

Juan Carlos Alonso doktoreak (AUOko Ikasketen buruzagitzakoa eta Larrialdi zerbitzuko eta barne-medikuntzako medikua) eta Ines Gonzalez  doktoreak (Hematologia eta Hemoterapiako zerbitzukoaren aldetik) gaiak aurkeztu zituzten, aurretiaz prestaturiko gidoiaren arabera eta ikus-entzunezko baten laguntzarekin. Jarraian, ikasleek gaiaren inguruko zalantzak argitzeko aukera izan zuten eta galdera gehiago egin zituzten osasunarekin erlazionaturiko lanbideen beste arlo batzuei buruz, ikasle horiek hemendik hilabete batzuetara erabaki behar baitute ikasketen etorkizuna eta haietariko batzuentzat arlo sanitario izan baitaiteke aukera bat.

Jakina denez, Anatomia Patologikoko zerbitzuak Miguel de Unamuno Institutuko ikasleen bisita ere jasotzen du. Topaketa hauei esker, ospitalea herritar gasteiztarrengana hurbiltzen da, eta horrela hobetzen dira gure zentroaren pertzepzioa eta integrazioa hiriaren bizitzan, Alonso doktoreak azaltzen duen bezala.