Egoiliarrak agurtzeko jardunaldia Araba ESIn

Joan den ostegunean, maiatzak 17, berrogeita hamar BAME, BAFE, BAE eta BAPE agurtzeko ekitaldia izan zen.

Agurra ekitaldia AUO Santiagon izan zen. Bertan, ESIko Zuzendaritzak zein ikasketaburuek egoiliarrei eskerrak eman zizkieten gure erakundean jarritako konfiantzagatik, eta halaber, etorkizunean lanbide ibilbide arrakastatsu bat opa zieten.

Jardunaldiko parte-hartze hunkigarrienak Nuria Torrego, Gorka Aldalur, María Echevarría, Begoña Olascoaga eta Ane Etxart lagunenak izan ziren. Bostak espezialistak dira gaur egun, eta egoitzan zehar bizi izandakoak elkar trukatu zituzten, eta tutore zein lankideei eskerrak eman zizkieten.

Datorren maiatzaren 29an, Araba ESIn hasiko diren egoiliarren harrera jardunaldia ospatuko da AUO Santiagon.

Argazki gehiago