Eguneko ospitaleak martxan dira AUO Txagorritxun

Martxan dira, zerbitzu guztiak eskainiz, eguneko bi ospitale berriak (medikuntzakoa eta onko-hematologikoa) lehen kanpoko kontsultak zeuden gunean egin diren obren ondoren.
Medikuntzako eguneko ospitalean 26 box, 10 kontsulta, eta 14 lagunentzako lekua duen bilera-gela bat daude. Ospitale onko-hematologikoak 29 box, 12 kontsulta, gela zuria (farmazia) eta zain barneko terapiarako gunea ditu, bai eta beste gela osagarri batzuk ere.
Argazki batzuk bidaltzen dizkizuegu, Iñigo Urkullu lehendakariaren bisita zela eta Osaraban argitaratu zirenen osagarri moduan.